Autolikidazio proposamena

Aurtengo kanpainan hamazazpigarren urtez segidan prestatu eta bidaliko dira zergadunen helbidera errentako autolikidazio proposamenak. Azpimarratzekoa da Gipuzkoako zergadunek oso ondo hartu dutela modalitate hau. Azken kanpainan 250.611 proposamen bidali ziren eta haietatik 217.744 proposamen onartu ziren, bidalitakoen %86,9.

Zehatzak izateko behar den informazio guztia eskura dugunean bakarrik prestatzen ditugu autolikidazio proposamenak. Horregatik:

  • Proposamenak bidaltzen dira akatsik ez dutela irizten denean.
  • Beraz, proposamena urte batean jasotzeak ez du ziurtatzen hurrengoetan ere jasoko denik.

“Autolikidazio proposamena” modalitatean zergadunak postaz jasotzen du Foru Ogasunarengandik aitorpena eginda. Proposamen hori igorpenaren egunean eskura dagoen zerga informazioan oinarritzen da.

Zergadunak aitorpena zuzena dela egiaztatu ondoren onartu behar du autolikidazio proposamena horretarako ezarritako epean, apirilaren 6tik ekainaren 26ra.

Deklarazioa zuzena bada eta onartu egin nahi baduzu, bi modutan egin dezakezu:

  • Telefonoz, 902 100 040 zenbakira deituz apirilaren 6tik aurrera: zure IFZ eta proposamenean azaltzen den gakoa eskatuko dizkizute.
  • Webgune honetako ”autolikidazio proposamenak“ aukerak honakoa ahalbidetuko dizu:
    • Proposamena bidali dizugun jakitea: IFZ sartuz.
    • Proposamena ikustea bidali bazaizu: azken ekitaldietariko baten kuotaren zenbatekoa sartuz
    • Proposamena onartzea: zure IFZ eta proposamenean azaltzen den gakoa sartuz.

Autolikidazio proposamena ez bada onartzen zuzena ez delako (errenta batzuk ez dira sartu edota aitorpenean bildu ez diren gastu edo kenkarietarako eskubidea dago) edo beste edozein arrazoirengatik, aitorpena egiteko erabil daitekeen beste modalitateren batera jo beharko da.

Autolikidazioaren emaitza

Ordaintzekoa
Ordainketa modalitate nagusia helbideratzearena da. Modalitate honetan, zergadunak adierazitako kontuan kargatzen da zerga zorra. Bi modutan ordaindu daiteke, ordainketa zatikatzen den edo ez:

  • Ordainketa zatikatzen ez bada, 2017ko ekainaren 30ean kargatzen da kontuan.
  • Zatikatzen bada, bi kargu egiten dira:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2017ko ekainaren 30ean.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2017ko azaroaren 10ean.

Ordaintzeko beste modalitate bat ordainketa-gutuna da. Helbideratze kontua jasotzen duen aitorpena aurkeztu eta gero, finantza-entitate laguntzaile batera jo behar da, eta bertan erakutsi departamentuko herritarren arretarako bulegoetan eman diguten ordainketa-gutuna. Bi modutan ordaindu daiteke, ordainketa zatikatzen den edo ez:

  • Zatikatzen ez bada, 2017ko ekainaren 30era arte egin daiteke ordainketa.
  • Zatikatzen bada, bi ordainketa egiten dira:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2017ko ekainaren 30era arte.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2017ko azaroaren 10era arte.

Itzultzekoa
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan sartuko da. Izapide hori autolikidazioa aurkeztu ondorengo hiru laneguneko epea baino lehen egingo da.

Informazio gehiago

Autolikidazio proposamenaren adibideak:

Iaz bai baina aurten proposamenik jasoko ez dutenei bidalitako komunikazioa: