Zerga informazioa eskuratzea


2023ko Zerga informazioa 2024ko martxoaren 15etik aurrera lortu daiteke.

Zerga informazioa

Aurreko urteetan bezala, martxoaren erdialdetik aurrera, zergadunek Gipuzkoatarian eskuratu ahal izango dute, BakQ edo ziurtagiria erabilita, aitorpenaren ekitaldiari dagokion zerga informazioa (sarrerak, gastuak, atxikipenak, ondasunen balorazioa, eta abar.)

Zerga informazioa eskuratzeko beste modu batzuk

Ondoko modutan ere eskura daiteke zerga informazioa:

  • Hitzordua hartuta, Ogasuneko bulegoetara hurbilduta. Bulegoak: Donostia (Okendo eta Errotaburu), Azpeitia, Bergara, Eibar, Irun eta Tolosa. Eskatzen duenari emango zaio zerga informazioa. Ez da inoiz ere emango beste pertsona batzuei dagokiena, horien baimen idatzia aurkeztu arren, non eta behar bezala erregistratutako ordezkariak ez badira.
  • Telefonoz (943 113 000) edo internet bidez eskatuta. Hala eginez gero, etxera bidaliko dizugu posta arruntez informazioa.