109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Hemen aurkezten diren datuak 2020. urteko errenta aitorpenari dagozkio, eta 2021. urtean aitortu behar dira.

Nork aurkeztu behar du?

Aitorpena aurkeztera behartuta zauden jakiteko beharrezko informazioa. Bestalde, baterako edo banakako aitorpena egin daiteke.

Zer aitortzen da?

Aurten ondoko gaiei buruz jakin behar duzuna:

Aurkezteko modua

Aurkezteko epea

Aitorpenak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 12an hasi eta urte bereko ekainaren 30ean amaituko da, biak barne.

Laguntza programa

Zerga Informazioa zerbitzutik lortutako datu fiskalak errenta programara inportatu daitezke, bi modutara:

  1. Errenta programatik zuzenean.
  2.  Bi pausotan:

           - Lehendabizi datu guztiak dituen artxiboa Zerga Informaziotik jaitsiz zure ordenagailura

           - Gero datuak errenta programara inportatuz.

Behin betiko laguntza programa 2021/04/07tik aurrera izango da eskuratzeko moduan. Bien bitartean, 2020ko errenta programaren simulatzailea erabil dezakezu. Hautatu laguntza programa:

Inprimakia

PDF artxibo hauek, inprimatuta, nahikoa da aitorpen mekanizatua aurkezteko.

6. eranskina - Zuzeneko zenbatespena (PDF)

Alderdi nagusiak

CBK eredua - Kenkaria jarduera ekonomikoetan izandako galerak konpentsatzeagatik.

Maiatzaren 26ko 5/2020 Foru Dekretu-Arauak, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondoren ekonomia suspertzeko koiunturazko zerga neurriak ezartzen dituenak, 1. artikuluan dio 2019ko kuota likidoan aparteko kenkari bat aplikatu ahal izango dela, 2020an espero diren galerengatik, eta kenkari hori pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 2019ko autolikidazioan bakarrik aplikatuko dela. Era beren 11/2020 Foru Dekretu-Arauak, abenduaren 1ekoa, COVID -19aren bigarren olatuak eragindako ondorioak arintzeko zerga arloko presako neurriei buruzkoak, irekitzen du 2020an izandako galera errealak 2019an lortutako irabaziekin konpentsatzeko aukera.

 

Kenkari hori aplikatzen duten zergadunek 2020ko zergaldiko PFEZan jarduera ekonomikoen etekin garbi handiagotzat hartu beharko duten zenbatekoa 2019ko zergaldian kenkariaren oinarri gisa konputatutako etekin garbi negatiboa izango da.

 

Gidaliburua

Araudia

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga