Autolikidazio proposamena

Aurtengo kanpainan hamazazpigarren urtez segidan prestatu eta bidaliko dira zergadunen helbidera errentako autolikidazio proposamenak. Azpimarratzekoa da Gipuzkoako zergadunek oso ondo hartu dutela modalitate hau. Azken kanpainan 258.334 proposamen bidali ziren eta haietatik 222.835 proposamen onartu ziren, bidalitakoen % 86,3.

Zehatzak izateko behar den informazio guztia eskura dugunean bakarrik prestatzen ditugu autolikidazio proposamenak. Horregatik:

  • Proposamenak bidaltzen dira akatsik ez dutela irizten denean.
  • Beraz, proposamena urte batean jasotzeak ez du ziurtatzen hurrengoetan ere jasoko denik.

“Autolikidazio proposamena” modalitatean zergadunak postaz jasotzen du edo webgunean lortzen du Foru Ogasunarengandik aitorpena eginda. Proposamen hori igorpenaren egunean eskura dagoen zerga informazioan oinarritzen da.

Zergadunak aitorpena zuzena dela egiaztatu ondoren onartu behar du autolikidazio proposamena horretarako ezarritako epean, 2022ko apirilaren 4tik ekainaren 30era.

Deklarazioa zuzena bada eta onartu egin nahi baduzu, bi modutan egin dezakezu:

  • Telefonoz, 943 113 000 zenbakira deituz apirilaren 4tik aurrera: zure IFZ eta proposamenean azaltzen den kodea eskatuko dizkizute.
  • Webgune honetako ”autolikidazio proposamenak“ aukerak honakoa ahalbidetuko dizu:
    • Proposamena ikustea badaukazu: azken ekitaldietariko baten kuotaren zenbatekoa sartuz
    • Proposamena onartzea: zure IFZ eta proposamenean azaltzen den kodea sartuz.

Autolikidazio proposamena ez bada onartzen zuzena ez delako (errenta batzuk ez dira sartu edota aitorpenean bildu ez diren gastu edo kenkarietarako eskubidea dago) edo beste edozein arrazoirengatik, aitorpena egiteko erabil daitekeen beste modalitateren batera jo beharko da.

Autolikidazioaren emaitza

Itzultzekoa
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan sartuko da. Izapide hori autolikidazioa aurkeztu ondorengo hiru laneguneko epea baino lehen egingo da

Ordaintzekoa
Ordainketa modalitate nagusia helbideratzearena da. Modalitate honetan, zergadunak adierazitako kontuan kargatzen da zerga zorra. Bi modutan ordaindu daiteke, ordainketa zatikatzen den edo ez:

  • Ordainketa zatikatzen ez bada, 2022ko uztailaren 1ean kargatzen da kontuan.
  • Zatikatzen bada, bi kargu egiten dira:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2022ko uztailaren 1ean.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2022ko azaroaren 10ean.

Ordaintzeko beste bi modalitate daude, ordainketa gutuna eta ordainketa pasabidea,  eta bietan aukera dago ordainketa bi zatitan egiteko edo ez: 

  • Zatikatzen ez bada, 2022ko uztailaren 1era arte ordaindu daiteke.
  • Zatikatzen bada, bi ordainketa daude :
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2022ko uztailaren 1era arte.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2022ko azaroaren 10era arte.

Ordainketa gutuna erabiltzen bada, Entitate finantzarioak baliabide horrekin ordaintzeko eskaintzen dituen hainbat bide erabil daitezke (Entitatearen lehiatila, kutxazain automatikoa, banka elektronikoa). Ordainketa gutuna  lortzen da ZergaBidea plataforman, edo  departamentuko herritarren arretarako bulegoetan.
Ordainketa pasabidea erabiltzen bada ordainketa egiteko ZergaBidea plataforma erabili behar da.

Informazio gehiago

Autolikidazio proposamenaren adibideak:

Iaz bai baina aurten proposamenik jasoko ez dutenei bidalitako komunikazioa: