Hobariak, murriztapenak, kenkariak eta karga tasen taula

Jarraian labur erakusten dira aurtengo aitorpenean zergadunak izan ditzakeen hobariak (lanarenak), murriztapenak (zerga oinarri orokorrarenak) eta kenkariak (kuotarenak). Garrantzitsuenak jasotzen dira. Karga tasen taula ere azaltzen da.

Lanaren hobaria

Lanaren hobariak lan etekin gordina murrizten du jarraian adierazten den eran:

Orokorra:

Sarrerak – gastu kengarriak Hobaria
7.500 € 4.650 €
7.500 € eta 15.000 € bitartean 4.650 € - [0,22 [(Sarrerak – gastu kengarriak) – 7.500 €]
15.000 € 3.000 €

 

Oinarri ezargarrian lanetik ez datozen errentak konputatzen badira, eta horiek 7.500 eurotik gorakoak badira, hobaria 3.000 eurokoa izango da.

Hobari handiagoa desgaitasun kasuetan:

  • %100: langile aktibo desgaituen minusbaliotasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa denean.
  • %250: langile aktibo desgaituen minusbaliotasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65etik beherakoa denean, mugikortasuna murriztua badute (1971/1999 Errege Dekretuak II. eranskinean jasotzen duen baremoaren A, B edo C letrak edo D, E, F G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortzea, edo 888/2022 Errege Dekretuaren Mugikortasun Jardueren Mugen azpibaremoan % 25eko edo hortik gorako mugikortasun falta izatea), eta orobat, langile aktibo desgaituen minusbaliotasuna %65ekoa edo handiagoa denean.

Zerga oinarri Orokorraren murriztapenak

Mutualitateei, aurreikuspen plan aseguratuei, pentsio planei, 2003/41/EB Zuzentarauan araututako pentsio planei, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, enpresarien gizarte aurreikuspeneko planei eta mendekotasun aseguruei egindako ekarpenengatiko murriztapenak

Zerga oinarri orokorretik murriztu ahal izango dira zergadunak eta enpresak (zergadunaren alde) entitate horiei egindako ekarpenak eta kontribuzioak ondoko muga eta betekizunekin.

Orokorra – erretiratu arte – Mugak:

  • Banakako muga: 5.000 € zergadunak egindako ekarpen guztien baturarako eta 8.000 € kontribuzio guztien baturarako.
  • Baterako muga: 12.000 € guztira, enpresaren ekarpen eta kontribuzioen baturarako (lehenik, kontribuzioak hartzen dira kontuan).

Ezkontidearentzat edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko kidearentzat – Mugak:

  • Betekizuna: ezkontide edo izatezko bikotekidearen zerga oinarri orokorraren errentak 8.000 €
  • Muga: 2.400 €

Minusbaliatuentzat – Mugak:

  • 8.000 € (ahaideek egindakoak)
  • 24.250 € (minusbaliatuak berak egindakoak)

Kirolari profesionalentzat - Mugak:

  • 24.250 €

Murrizpena batera tributatzeagatik

Murriztapen hau aitorpena batera aurkezten denean egiten da.

  • Orokorra (senar-emazteak edo izatezko bikotea seme-alaba adingabeekin edo gabe): 4.682 €
  • Guraso bakarreko familia: 4.067 €

Karga tasen taula

Oinarri orokorra:

Oinarri likidagarria Kuota Osoa Oinarri likidagarriaren gainerakoa Tasa (%)
0,00 € 0,00 € 17.280,00 € 23,00
17.280,00 € 3.974,40 € 17.280,00 € 28,00
34.560,00 € 8.812,80 € 17.280,00 € 35,00
51.840,00 € 14.860,80 € 22.190,00 € 40,00
74.030,00 € 23.736,80 € 28.500,00 € 45,00
102.530,00 € 36.561,80 € 34.140,00 € 46,00
136.670,00 € 52.266,20 € 62.570,00 € 47,00
199.240,00 € 81.674,10 € Hortik gora 49,00

 

Aurrezpenaren oinarria:

  • 2.500,00 euro arte 20%
  • 2.500,01 tik 10.000 arte 21%
  • 10.000,01 tik 15.000 arte 22%
  • 15.000,01 tik 30.000 arte 23%
  • 30.000.01 tik aurrera 25%

Kuota gutxitzea 

Oinarri likidagarri orokorrari karga eskala orokorra aplikatzetik ateratzen den kuotari zergadunek 1.544 euroko gutxipena aplikatu diezaiokete autolikidazio bakoitzeko. 

Kuotaren gutxipen gehigarria

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ordaintzen duten zergadunen zerga oinarri orokorra 30.000 euro edo gutxiago bada, 200 euro gutxituko zaie kuota 2023ko zergaldian, autolikidazio bakoitzeko.
Zergadunen zerga oinarri orokorra 30.000 euro baino gehiago eta 35.000 euro baino gutxiago bada, zerga oinarri orokorra 30.000 euroan gutxitzeak ematen duen zenbatekoa bider 0,04 egingo da, eta ateratzen den emaitza 200 euroko kuotari kenduko zaio, autolikidazio bakoitzeko.
Kuotaren gutxipen horrek urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauaren 74. artikuluko lehen marratxoan aipatzen den zenbatekoa murriztuko du, kuota osoa kalkulatzeko.

Kenkariak

Kenkari familiar eta pertsonalak

Ahaideengatik:

Lehenengoa                                    651 €
Bigarrena                               806 €
Hirugarrena                                1.359 €
Laugarrena                              1.606 €
Bosgarrena eta hurrengoak                           2.098 €
Adinagatiko gehikuntza: 6 urtetik beherakoa    376 €

 

Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik: %15

Lehen seme-alabaren muga 195,30 €
Bigarren seme-alabaren muga 241,80 €
Hirugarren seme-alabaren muga 407,70 €
Laugarren seme-alabaren muga 481,80€
Bosgarren seme-alabaren eta hurrengo bakoitzaren muga 629,40 €

 

Aurreko ahaideengatik:

  • 313 € aurreko ahaidea zergadunarekin bizi denean, edo zergadunak egoitzei diru kopuruak ordaintzen dizkienean ahaide hori bertan modu jarraituan bizi dadin.

Desgaitasun edo mendekotasunagatik

Zergaduna, aurreko edo ondorengo ahaidea, ezkontidea, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteko kidea edo zeharkako ahaidea, laugarren mailaraino, hura barne, desgaitua edo mendekoa denean, edo 65 urteko edo hortik gorako pertsona desgaitua zergadunarekin bizi eta aurreko ahaide edo asimilatuen zerrendan sartuta ez dagoenean:

% 33ko desgaitasun edo handiagoa eta % 65 baino txikiagoa.  867 €

% 65eko desgaitasuna  edo handiagoa.

Mendekotasun moderatua (I. gradua)

1.224€

% 75eko desgaitasuna edo handiagoa, hirugarren pertsonen laguntzagatik 15 eta 39 puntu bitartean lortuta. (1971/1999 Errege Dekretuaren arabera aitortutako desgaitasunerako bakarrik)

Mendekotasun larria ( II. gradua)

1.428€

% 75eko desgaitasuna edo handiagoa, hirugarren pertsonen laguntzagatik 40 puntu edo gehiago lortuta. (1971/1999 Errege Dekretuaren arabera aitortutako desgaitasunerako bakarrik)

Mendekotasun handia (III. gradua)

2.040€

 

Zergadunaren adinagatik

Kenkari hau aldatu egiten da adina zein, zerga oinarriak (orokorra + aurrezpenarena) guztira zein zenbateko duen, pentsio konpentsagarriengatik nolako murriztapenak aplikatzen diren eta zein tributazio mota aukeratzen den.

OINARRIA: Zerga oinarri orokorra + Aurrezpenaren zerga oinarria - Pentsio konpentsagarriengatik aplikatutako murriztapena

Banakako tributazioa aukeratuz gero, kenkaria honako hau da:

Adina OINARRIA < 20.000 20.000 eta 30.000 arteko OINARRIA OINARRIA> 30.000
65 375 € 375 - 0,0375 x (OINARRIA -20.000)  0 €
75 682 € 682 - 0,0682 x (OINARRIA- 20.000)  0 €

 

Baterako tributazioa aukeratuz gero, kenkaria honako hau da:

Adina OINARRIA< 35.000 OINARRIA > 35.000
65 375 € 0 €
75 682 € 0 €

 

  • Egoera pertsonal eta familiarraren zehaztapena
  • Zirkunstantzia pertsonalak zehazteko, kontuan hartzen da zer egoera dagoen zergaren sortzapen egunean (normalean, abenduaren 31n).
  • Kenkari pertsonal eta familiarrak konputatzeko garaian, kalkulua ez da inoiz ere izango kenkariak aplikatzeko exijitutako zirkunstantziak gertatu diren urte naturaleko egun kopuruaren araberakoa.
  • Kenkarirako eskubidea sortzen duen pertsona hil bada, zirkunstantzia pertsonalak pertsona horren heriotza egunean dagoen egoera kontuan hartuz zehazten dira, kenkarien zenbatekoa egun horretara arte proportzionalki murriztu gabe.

Kenkaria desgaituaren ondare babestuari egindako ekarpenengatik

  • Pertsona desgaituen ondarea babesteari buruzko 41/2003 Legean araututako ondare babestuari egindako ekarpenek %30eko kenkaria dute. 3.000 eurokoa da urteko muga.

Kenkaria ohiko etxebizitza errentan hartzeagatik

  • Orokorra % 20 - Muga: 1.600 €
  • 30 urtetik beherakoak % 30 - Muga: 2.400 €
  • Familia ugaria % 25 - Muga: 2.000 €

Batera aitortzen denean muga hori ez da bikoizten.

Kenkaria ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik

Kreditu fiskala

  • 2012/01/01a baino lehen erositakoak: 36.000 € zergadun bakoitzeko
  • 2012/01/01tik aurrera erositakoak: 36.000 € zergadun bakoitzeko

Orokorra</p>

  • 2012/01/01a baino lehen erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren (interesen): %18
  • 2012/01/01etik aurrera  erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren (interesen): %18

35 urtetik beherakoak

  • 2012/01/01a baino lehen erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren (interesen): %23

30 urtetik beherakoak

  • 2012/01/01etik aurrera erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren (interesen): %23

Familia ugariaren titularra

  • 2012/01/01a baino lehen erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren (interesen): %23
  • 2012/01/01etik aurrera erositakoak: Inbertsioaren eta finantziazioaren (interesen): %23

Ohiko etxebizitza erosteagatik aplikatzen den kenkariaren muga

  • 2012/01/01a baino lehen erositakoak: Urteko kenkaria 2.160 eurokoa da gehienez. Familia ugarien kasuan edo zergadunak 35 urtetik baino gutxiago dituenean, 2.760 eurokoa da muga. Batera aitortzen denean muga hori ez da bikoizten.
  • 2012/01/01etik aurrera erositakoak: Urteko kenkaria 1.530 eurokoa da gehienez. Familia ugarien kasuan edo zergadunak 30 urtetik baino gutxiago dituenean, 1955 eurokoa da muga. Batera aitortzen denean muga hori bikoizten da.

Etxebizitza-kontua

  • Epea: 6 urte.
  • Saldoa mugitzeko aukera dago, baina abenduaren 31 baino lehen berriro sartu behar da kontuan.
  • Zergaduna hiltzen bada saldoa ohiko etxebizitzaren erosketan inbertitzeko epea amaitu aurretik, kenkaria ez da galtzen.
  • Kenkaria: % 18 (edozein urtetan irekita dauden arren).

Kenkariak dohaintzengatik.

  • Orokorrean: %20
  • Lehentasunezko jarduerak: %30
  • Kultur mezenazgoa: %35

Dohaintzengatik aplikatzen den kenkariaren oinarriak ezin du gainditu zergaren oinarri likidagarriaren %30.

Kenkaria langileen sindikatuei ordaindutako kuotengatik eta alderdi politikoen aldeko kuota eta ekarpenengatik.

  • %20ko kenkaria.

Kenkaria inbertsioengatik eta beste jarduera batzuengatik

  • Zerga honen zergadunek portzentaje eta muga berdinekin aplikatu ahal izango dituzte sozietateen gaineko zergaren foru arauak aktibo ez-korronte berrietan egindako inbertsioak pizteko eta zenbait jarduera egitea sustatzeko V. tituluko III. kapituluan aurreikusten dituen kenkariak, baita hamabosgarren xedapen gehigarriak jasotakoak ere.

Kenkaria langileek beren entitate enplegatzailean parte hartzeagatik

  • %15a gizonezkoen kasuan eta %20 emakumezkoen kasuan
  • Urteko muga: 1.500 € gizonak eta 2.000 € emakumeak
  • Muga osoa: 6.000 € gizonak eta 8.000 € emakumeak

Kenkaria enpresa berrietan edo osatu berrietan inbertitzeagatik

  • %20ko kenkaria
  • Kenkariaren oinarria gehienez urteko 50.000 euro izango dira eta urteko gehienezko kopuru kengarriak ezin du gainditu zergadunari zerga honetan dagokion oinarri likidagarriaren % 10.

Kenkaria hazkunde ahalmen handiko entitateak finantzatzeagatik

  • % 30eko kenkaria  sorrera berriko entitate berritzaileak finantzatzeagatik
  • % 15eko kenkaria  hazkunde prozesuan dauden entitateak finantzatzeagatik
  • Urtean batera aplika daitekeen kenkariaren gehieneko oinarria 1.000.000 eurokoa izango da
  • Kenkari hau aplikatzeak ezingo du berekin ekarri urteko kuota likidoa zerga honen kuota osoaren 100eko 30 baino txikiagoa izatea

Kenkaria langileek entitateak eratzeagatik.

  • %15a gizonezkoen kasuan eta %20 emakumezkoen kasuan.
  • Urteko muga:1.200 € gizonak eta 1.800 € emakumeak
  • Muga osoa: 6.000 € gizonak eta 8.000 € emakumeak

Ticketbai sistemaren ezarpena sustatzeko kenkaria.

  • % 30ko kenkaria kuota osotik.
  • Kenkariaren oinarria gastu eta inbertsioen zenbatekoaz osatuta egongo da.
  • Kenkariaren oinarriaren mugak: 
    • Negozio zifraren zenbatekoa 500 euro edo gehiago denean, muga hauetatik txikiena izango da:
      a) 5.000 euro.
      b) Negozio zifraren zenbateko garbiaren 100eko 1a.
    • Negozio zifraren zenbatekoa 500 euro baino txikiago denean, muga hauetatik txikiena izango da:
      a) Gastu  eta inbertsioen zenbatekoaz osatutako zerga oinarria.
      b) 500 euro.      

Ohiko etxebizitzan eguzki energia elektrikoa hornitzeko inbertsioen kenkaria. 

 

  • Ordaindutako kopuruen %15 kenkaria aplikatu ahal izango da elementuen hauek eskuratzeko erabili direnean:

a) Teknologia Garbien EAEko Zerrendari buruz Eusko Jaurlaritzako dagokion sailak onartutako Aginduan definitzen diren ekipo osoak, betiere eguzki energia elektriko fotovoltaikoa ekoizteko moduko ekipoak badira. Aipatutako elementuetatik lortzen den energia zergadunaren ohiko etxebizitza energiaz hornitzeko erabili beharko da. Kenkariaren onuradunak bizi beharko du ohiko etxebizitza horretan, jabe, errentari, azpierrentari edo gozamendun gisa.
b) Entitateen funts propioetan bazkide, akziodun, elkartekide, partaide edo antzeko eran parte hartzea dakarten akzioak, partaidetzak edo beste edozein eratako tresnak, baldin eta entitate horien xede soziala, nagusiki, energia iturrien aprobetxamendu eraginkorragoa bilatzen duten proiektuak egitea bada.

 

  • Kenkariaren oinarria: a) letran aurreikusitako kasuan, egindako inbertsioen zenbatekoa eta  b) letran aurreikusitako kasuan, aipatutako entitateen funts propioetan parte hartzea dakarten tresnen eskurapen kostua. Energiaren kontsumoak eragindako gastuak ez dira inola ere kengarriak izango.
  • Zergadun bakoitzak hurrengo zergaldietan zehar kendutako zenbatekoen batura ezingo da izan 3.000 eurotik gorakoa.
  • Kuota osoa nahikoa ez izateagatik kentzen ez diren zenbatekoak hurrengo lau zergaldietan aplikatu ahal izango dira.
  • Kenkariaren onuradunak bizi beharko du ohiko etxebizitza horretan, jabe, errentari, azpierrentari edo gozamendun gisa.
  • Kenkaria aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira, gutxienez bost urteko epean:

a) hasieran aipatutako elementuetatik lortzen den energia zergadunaren ohiko etxebizitza energiaz hornitzeko erabili beharko da.

Kenkariaren onuradunak bizi beharko du ohiko etxebizitza horretan, jabe, errentari, azpierrentari edo gozamendun gisa.

b)  jasotako elementuek kenkarirako eskubidea sortu badute, zergadunaren ondarean mantendu beharko dira.

c) zergadunak apartatu honetan adierazitako epean eduki dezakeen partaidetza, zuzenekoa zein zeharkakoa, ezingo da izan entitatearen kapital sozialaren edo haren boto eskubideen 100eko 10a baino handiagoa. Zergaduna familia unitate batean integratuta badago, muga hori aplikatzeari dagokionez, unitateko kide guztien partaidetzak hartuko dira kontuan.