Autolikidazio proposamena

Aurtengo kanpainan hamazazpigarren urtez segidan prestatu eta bidaliko dira zergadunen helbidera errentako autolikidazio proposamenak. Azpimarratzekoa da Gipuzkoako zergadunek oso ondo hartu dutela modalitate hau. Azken kanpainan 275.900 proposamen bidali ziren eta haietatik 227.496 proposamen onartu ziren, bidalitakoen % 82,5.

Zehatzak izateko behar den informazio guztia eskura dugunean bakarrik prestatzen ditugu autolikidazio proposamenak. Horregatik:

  • Proposamenak bidaltzen dira akatsik ez dutela irizten denean.
  • Beraz, proposamena urte batean jasotzeak ez du ziurtatzen hurrengoetan ere jasoko denik.

“Autolikidazio proposamena” modalitatean zergadunak postaz jasotzen du edo webgunean lortzen du Foru Ogasunarengandik aitorpena eginda. Proposamen hori igorpenaren egunean eskura dagoen zerga informazioan oinarritzen da.

Zergadunak aitorpena zuzena dela egiaztatu ondoren onartu behar du autolikidazio proposamena horretarako ezarritako epean, 2025eko martxoaren 31tik ekainaren 30era.

Deklarazioa zuzena bada eta onartu egin nahi baduzu, bi modutan egin dezakezu:

  • Telefonoz, 943 113 000 zenbakira deituz martxoaren 31tik aurrera: zure IFZ eta proposamenean azaltzen den kodea eskatuko dizkizute.
  • Webgune honetako ”autolikidazio proposamenak“ aukerak honakoa ahalbidetuko dizu:
    • Proposamena ikustea badaukazu: azken ekitaldietariko baten kuotaren zenbatekoa sartuz
    • Proposamena onartzea: zure IFZ eta proposamenean azaltzen den kodea sartuz.

Autolikidazio proposamena ez bada onartzen zuzena ez delako (errenta batzuk ez dira sartu edota aitorpenean bildu ez diren gastu edo kenkarietarako eskubidea dago) edo beste edozein arrazoirengatik, aitorpena egiteko erabil daitekeen beste modalitateren batera jo beharko da.

Onartzea aldaketak sartuta eta sartu gabe

Proposamena telefonoz edo internet bidez onar daiteke, emaitza ekonomikoa ezertan ere aldatu gabe edo bost kontzeptu hauetako bat aldatu eta gero:

  • Etxebizitza errentan emateagatik lortutako etekinak.
  • Lokalak errentan emateagatik lortutako etekinak.
  • Kuota sindikalaren kenkaria.
  • Dohaintzen kenkaria.
  • Ohiko etxebizitza errentan hartzeagatik aplikatutako kenkaria.

Gainera, posible izango da proposamena Zergabidea plataforma elektronikora jaistea, barruan edozein aldaketa egin eta aitorpena Interneten bidez aurkezteko. Prozesu hori errazte aldera, ohiko autentifikazio sistemak erabiltzeaz gainera (BakQ eta ziurtagiria) proposamenaren onarpen kodea ere erabiliko ahal izango da proposamena jaitsi eta aitorpena internet bidez aurkezteko.

Bideotutorialak

Bideotutoriala proposamena internet bidez onartzeko, emaitza aldatu eta gero.. Leiho berrian irekiko da.
Proposamena onartzen da haren emaitzan errentamendu bat eta ohiko etxebizitza alokatzeagatik araututako kenkaria sartu eta gero.

Bideotutoriala, internet bidez errenta aitorpen bat aurkezteko, autolikidazio proposamena jaitsita.. Leiho berrian irekiko da.
Zuzena ez zen proposamen bat deskargatzen da ZergaBideara, etekin bat gehituz zuzentzen da eta emaitza berri batekin aurkezten da aitorpena.

Autolikidazioaren emaitza

Itzultzekoa
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan sartuko da. Izapide hori autolikidazioa aurkeztu ondorengo hiru laneguneko epea baino lehen egingo da

Ordaintzekoa
Ordainketa modalitate nagusia helbideratzearena da. Modalitate honetan, zergadunak adierazitako kontuan kargatzen da zerga zorra. Bi modutan ordaindu daiteke, ordainketa zatikatzen den edo ez:

  • Ordainketa zatikatzen ez bada, 2025eko uztailaren 1ean  kargatzen da kontuan.
  • Zatikatzen bada, bi kargu egiten dira:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2025eko uztailaren 1ean.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2025eko azaroaren 10ean.

 

Ordaintzeko beste bi modalitate daude, ordainketa gutuna eta ordainketa pasabidea,  eta bietan aukera dago ordainketa bi zatitan egiteko edo ez: 

  • Zatikatzen ez bada, 2025eko uztailaren 1a arte ordaindu daiteke.
  • Zatikatzen bada, bi ordainketa daude :
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2025eko uztailaren 1a arte.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2025eko azaroaren 10a arte.

 

Ordainketa gutuna erabiltzen bada, Entitate finantzarioak baliabide horrekin ordaintzeko eskaintzen dituen hainbat bide erabil daitezke (Entitatearen lehiatila, kutxazain automatikoa, banka elektronikoa). Ordainketa banku-txartelaren bidez ere egin ahal izango da departamentuko herritarren arretarako bulegoetan. Ordainketa gutuna lortzen da ZergaBidea plataforman, edo departamentuko herritarren arretarako bulegoetan.
Ordainketa pasabidea erabiltzen bada ordainketa egiteko ZergaBidea plataforma erabili behar da.

Informazio gehiago

Autolikidazio proposamenaren adibideak:

Iaz bai baina aurten proposamenik jasoko ez dutenei bidalitako komunikazioa: