109-H Hildakoen zerga itzulketen eskaera (PFEZa eta beste batzuk)

Nork aurkeztu behar du?

Hildako pertsonaren zerga itzulketa eskatzen duten oinordeko guztiek aurkeztu behar dute, betiere aldez aurretik egoera hauetakoren bada gertatu bada:

  • Hildako pertsona baten banakako errenta aitorpena aurkeztu eta haren emaitza itzultzekoa izatea.
  • Hildako pertsonaren alde zerga itzulketa bat sortzea PFEZarena ez den beste aitorpen bat aurkezteagatik, errekurtso bat ebazteagatik, aitorpena zuzentzeagatik edo bestelako arrazoi batengatik 

Hildako pertsona bati dagokion 109H eredua behin aurkeztu ondoren, eredu horrek hildako pertsona horren alde dauden oraingo zein etorkizuneko itzulketa guztietarako balioko du, eta itzulketak baldintza berberetan egingo dira beti. Hortaz, ez da beharrezkoa itzulketa bakoitzeko 109H eredu bat aurkeztea, nahikoa da itzulketa guztietarako bat aurkeztea.

Hala ere, badago kasu bat non, 109H eredua lehenago aurkeztu arren, beharrezkoa baita beste 109H eredu bat aurkeztea. Kasu hori gertatuko da aurkeztutako 109H ereduko datuek indarra galdu dutenean edo datu horiek aldatu nahi direnean. 109H ereduan emandako kontu korrontea itxi edo aldatzea, edo 109H ereduan adierazi zen jaraunsle baten heriotza gertatzea dira kasurik ohikoenak.

109H ereduaren ondorioetarako, oinordekotzat hartzen dira jaraunsleak eta zati alikuotaren legatudunak. 
Herentziak ordezkari edo administratzailea edukiz gero, ordezkariak edo administratzaileak aurkez dezake eredua. Pertsona hauek izan daitezke ordezkariak: 

  • Administratzailea (albazeak, esate baterako). 
  • Herentzia banatugabearen ordezkaria.
  • Testamentu ahalordea erabili gabe duen herentziaren komisarioa. 
     

Zer eskatzen da?

Hildako pertsona baten zerga itzulketa edo itzulketak haren oinordekoen alde egitea.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko era desberdina da, itzulketaren jatorriaren arabera:

  • Itzulketak PFEZaren aitorpenean badu jatorria eta 109H eredua hildakoaren errenta aitorpenarekin batera aurkezten bada, 109H eredua aitorpena aurkeztu den modu berean aurkeztuko da (errenta mekanizatuko bulegoetan edo ZERGABIDEAN).
  • Itzulketak PFEZaren aitorpenean badu jatorria eta 109H eredua ez bada aurkezten PFEZaren aitorpenarekin batera, paperean aurkeztu ahal izango da Herritarren Arretarako Bulegoetan, baita telematikoki ere ZERGABIDEA plataforma edo Erregistro Elektronikoa erabilita. 
  • Itzulketak errentakoa ez den beste aitorpen baten aurkezpenean edo beste arrazoi batean badu jatorria (errekurtsoak ebaztea, aitorpenak zuzentzea, etab.), 109H eredua paperean aurkeztu ahal izango da Herritarren Arretarako Bulegoetan, baita telematikoki ere ZERGABIDEA plataforma edo Erregistro Elektronikoa erabilita.  

Aurkezteko epea

Aurkezteko epea desberdina da itzulketaren jatorriaren arabera:

  • Itzulketaren jatorria PFEZaren edo beste zerga baten aitorpena bada, hildako pertsonaren aitorpena aurkezten den unean bertan aurkez daiteke 109H eredua.
  • Itzulketak beste arrazoi batean badu jatorria (errekurtso baten ebazpenean edo aitorpenaren zuzenketan, kasu), eskubidea aitortzen den unean aurkez daiteke 109H eredua.

Bi kasuetan, posible da 109H eredua geroago ere aurkeztea (4 urtera arte gehienez).

Aurkezteko lekuak

Zergabidea edota herritarren arretarako edozein bulegotan aurkeztu daiteke.

Inprimakiak

109H (PDF)

Araudia

120/2024 Foru Agindua, martxoaren 15ekoa, «Hildakoen zerga itzulketen eskaera (PFEZa eta beste batzuk) izena duen 109H eredua onetsi eta hura aurkezteko modu, epe eta tokiak ezartzen dituena.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga-kudeaketako eta zerga-jarduera eta -prozedurei buruzko arau komunak garatzeko Erregelamendua, 57. eta 77. artikuluak (PDF)

Informazio interesgarria

Informazio gehiago duzu eskuragarri esteka honetan.
Gai honi buruzko ohiko galderak ere eskuragarri dituzu (PDF).
Eredua betetzeko jarraibideak (PDF).

Lotutako zergak

109 Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga