170 Kreditu edo zordunketa txartelen bidezko kobrantza sistemari atxikitako enpresariek eta profesionalek egindako eragiketen urteko aitorpen informatiboa

Nork aurkeztu behar du?

170 eredua aurkeztu behar dute indarrean dagoen araudiari jarraituz kreditu edo zordunketa txartelen bidezko kobrantza kudeatzeko zerbitzua Espainian egoitza duten enpresariei eta profesionalei ematen dieten banku edo kreditu entitateek eta gainerako entitateek.

Zer aitortzen da?

Kreditu edo zordunketa txartelen bidezko kobrantza sistemari atxikitako enpresariek eta profesionalek egindako eragiketen datuak, kobrantza horien urteko zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa denean.

Aurkezteko modalitateak

  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.

Aurkezteko epea

170 eredua urte bakoitzeko martxoaren 1a eta 31ren artean aurkeztu behar da, eta aurreko lehen urteari dagokion informazioa jaso beharko du.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Diseinu logikoak

Araudia

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena (PDF)

47/2013 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF)

1013/2010 Foru Agindua, azaroaren 24koa, 170 eredua onartzen duena. (PDF)

592/2016 Foru Agindua, abenduaren 26koa, 181 eredua, «Mailegu eta kredituen eta ondasun higiezinekin lotutako finantza eragiketen aitorpen informatiboa» eta horren aurkezpen moduak onartzen dituena eta 170 eredua aldatzen duena, «Kreditu edo zordunketa txar­telen bidezko kobrantza sistemari atxikitako enpresariek eta profesionalek egindako eragiketen urteko aitorpen informatiboa» (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga