171 Diru ezarpenei, funts erabilerei eta edozein agiriren kobrantzei buruzko urteko aitorpen informatiboa

Nork aurkeztu behar du?

171 eredua aurkeztu behar dute indarrean dagoen araudiari jarraituz banku edo kreditu trafikoan aritzen diren kreditu entitateek eta gainerako entitateek.

Zer aitortzen da?

Diru ezarpenak, funts erabilerak eta edozein agiriren kobrantza, haien zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa denean.

Aurkezteko modalitateak

  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.

Aurkezteko epea

171 eredua urte bakoitzeko martxoaren 1a eta 31ren artean aurkeztu behar da, eta aurreko lehen urteari dagokion informazioa jaso beharko du.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Diseinu logikoak

Araudia

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Errege­lamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.

2013/47 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF)

1014/2010 Foru Agindua, azaroaren 24koa, 171 eredua onartzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga