172 Diru birtualeko saldoei buruzko aitorpen informatiboa

 

Zein dago aurkeztera behartuta?

Espainian egoitza duten pertsonak eta entitateak eta, era berean, atzerrian egoiliartutako pertsonek edo entitateek Espainian dituzten establezimendu iraunkorrak, baldin eta gako kriptografiko pribatuak hirugarrenen izenean gordetzeko zerbitzuak ematen badituzte, diru birtuala mantendu, biltegiratu eta transferitzeko, zerbitzu horiek izaera nagusiarekin eman edo beste jarduera batekin lotuta eman.

Zer aitortzen da?

Zaintzapean dituzten diru birtual guztiei buruzko aitorpen informatiboa aitortzen da.
Urteko uneren batean diru birtualaren eta abenduaren 31ko saldoen titular, baimendun edo onuradun gisa ageri diren pertsonak identifikatzen dira.
Saldoei buruzko informazioak datu hauek jaso behar ditu diru birtual bakoitzeko: zein motatako diru birtual den, diru birtualeko unitate kopurua abenduaren 31n, eta haien balorazioa eurotan. Diru fiduziarioaren abenduaren 31ko saldoak ere aitortzen dira.

Aurkezteko modalitateak

Igorpen zerbitzua

Igorpena SOAP web zerbitzu bati deituz egingo da, protokolo seguru baten bidez.

Zerbitzuaren helbidea hauxe da: 

Altak, aldaketak eta bajak:

https://w390w.gipuzkoa.net/HACI/IIA172WEB/services/SuministroModelo172

SOAP eskaera, gainera, honako baldintza hauek betetzen dituen ziurtagiri batekin sinatu behar da:

  • Entitate homologatuetako batek egitea.
  • Indarrean eta ezeztatu gabe egotea.
  • Ziurtagiriaren titularra den entitatea hauetako bat izatea:
    • Aurkeztutako aitorpenaren titularra.
    • Aitorpenaren titularraren ordezkari bat, haren izenean aitorpenak aurkezteko baimena aurkezten duena.

Igorpen formatua

Aitorpenaren igorpenaren formatua artxibo honetan jasotako XML eta WSDL eskemetara egokitu behar da: XSD-WSDL_Presentacion_172.zip

XML eskemak betetzeaz gain, informazioak koherentziazko hainbat arau bete behar ditu. Aurkezpen gida honetan, aitorpena onartu dadin informazioa betetzean kontuan hartu beharreko baldintza guztiak azaltzen dira. Balizko erantzun motak eta horiek interpretatzeko moduak ere azalduta daude.

https://sede.agenciatributaria.gob.es/static_files/Sede/Procedimiento_ayuda/GI53/Mod172_Descripcion_ServicioWeb.pdf

https://sede.agenciatributaria.gob.es/static_files/Sede/Procedimiento_ayuda/GI53/Mod172-Validaciones-errores.pdf

https://sede.agenciatributaria.gob.es/static_files/Sede/Procedimiento_ayuda/GI53/Esquemas172.zip

Aurkezpen helbideari eta deiaren baimentze mekanismoari dagokienez, ez da aplikagarria aurkezpen gidan jasotakoa, baizik eta dokumentu honetan azaldutakoa.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Araudia

570/2023 Foru Agindua, abenduaren 16koa, zeinaren bidez onesten baitira 172 eredua, «Diru birtualeko saldoei buruzko aitorpen informatiboa» izenekoa, 173 eredua, «Diru birtualarekin egindako eragiketei buruzko aitorpen informatiboa» izenekoa, eta horiek aurkezteko moduak eta epeak.

47/2013 Foru Dekretua, abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF).