173 Diru birtualarekin egindako eragiketei buruzko aitorpen informatiboa

 

Zein dago aurkeztera behartuta?

Espainian egoitza duten pertsonak eta entitateak eta atzerrian egoiliartutako pertsonek edo entitateek Espainian dituzten establezimendu iraunkorrak, baldin eta truke zerbitzuak ematen badituzte diru birtualaren eta diru fiduziarioaren artean edo diru birtual desberdinen artean, bitartekari gisa jarduten badute edozein eratan eragiketa horietan, edo gako kriptografiko pribatuak hirugarrenen izenean babesteko zerbitzuak egiten badituzte, diru birtuala mantendu, biltegiratu eta transferitzeko.

Espainian egoitza duten pertsonak eta entitateak eta atzerrian egoiliartutako pertsonek edo entitateek Espainian dituzten establezimendu iraunkorrak, baldin eta diru birtual berrien hasierako eskaintzak egiten badituzte. Hala ere, diru birtual berrien hasierako eskaintzak aurreko paragrafoan aipatutako subjektuetako baten bitartekaritzarekin egiten badira, urteko aitorpen informatiboa azken horrek aurkeztu beharko du, diru birtual berrien hasierako eskaintza egiten duen pertsona edo entitatearen egoitza edonon dagoela ere.

Zer aitortzen da?

Diru birtuala eskuratu, eskualdatu, trukatu eta transferitzea xede duten eragiketak aitortzen dira, hitzartutako kontraprestazioa edozein dela ere, bai eta diru birtualean egindako kobrantzak eta ordainketak ere, horietan esku hartu edo bitartekari izan denean.

Eragiketak egin dituzten pertsonak identifikatu behar dira.

Eragiketei buruzko informazioak datu hauek jaso behar ditu: eragiketa mota, eragiketa data, eskuratu, eskualdatu, trukatu edo transferitutako diru birtual mota eta unitate kopurua, eragiketaren balioa eurotan, eta, hala badagokio, eragiketa dela eta, informazioa ematera behartutakoak izango dituen komisioak eta gastuak. 
 

Aurkezteko modalitateak

Igorpen zerbitzua

Igorpena SOAP web zerbitzu bati deituz egingo da, protokolo seguru baten bidez.

Zerbitzuaren helbidea hauxe da: 

Altak, aldaketak eta bajak:

https://w390w.gipuzkoa.net/HACI/IIA172WEB/services/SuministroModelo173

SOAP eskaera, gainera, honako baldintza hauek betetzen dituen ziurtagiri batekin sinatu behar da:

  • Entitate homologatuetako batek egitea.
  • Indarrean eta ezeztatu gabe egotea.
  • Ziurtagiriaren titularra den entitatea hauetako bat izatea:
    • Aurkeztutako aitorpenaren titularra.
    • Aitorpenaren titularraren ordezkari bat, haren izenean aitorpenak aurkezteko baimena aurkezten duena.

Igorpen formatua

Aitorpenaren igorpenaren formatua artxibo honetan jasotako XML eta WSDL eskemetara egokitu behar da: XSD-WSDL_Presentacion_173.zip

XML eskemak betetzeaz gain, informazioak koherentziazko hainbat arau bete behar ditu. Aurkezpen gida honetan, aitorpena onartu dadin informazioa betetzean kontuan hartu beharreko baldintza guztiak azaltzen dira. Balizko erantzun motak eta horiek interpretatzeko moduak ere azalduta daude.

https://sede.agenciatributaria.gob.es/static_files/Sede/Procedimiento_ayuda/GI53/Mod172_Descripcion_ServicioWeb.pdf

https://sede.agenciatributaria.gob.es/static_files/Sede/Procedimiento_ayuda/GI53/Mod172-Validaciones-errores.pdf

https://sede.agenciatributaria.gob.es/static_files/Sede/Procedimiento_ayuda/GI53/Esquemas172.zip

Aurkezpen helbideari eta deiaren baimentze mekanismoari dagokienez, ez da aplikagarria aurkezpen gidan jasotakoa, baizik eta dokumentu honetan azaldutakoa.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Araudia

570/2023 Foru Agindua, abenduaren 16koa, zeinaren bidez onesten baitira 172 eredua, «Diru birtualeko saldoei buruzko aitorpen informatiboa» izenekoa, 173 eredua, «Diru birtualarekin egindako eragiketei buruzko aitorpen informatiboa» izenekoa, eta horiek aurkezteko moduak eta epeak.

47/2013 Foru Dekretua, abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF).