179 Erabilera turistikorako etxebizitzen lagapena

Nork aurkeztu behar du?

Erabilera turistikoko etxe bizitzak lagatzen eta hartzen dituzten pertsona eta entitateen artean bitartekari direnak egongo dira behartuta 179 eredua aurkeztera, zenbait betebehar formal garatzen dituen Erregelamenduak (abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretua) 72 ter artikuluko 1. eta 3. apartatuetan ezarritako terminoetan.

Zer aitortzen da?

88/2022 Foru aginduaren eranskinean jasozen den informazioa aitortu behar da 179 ereduan, zenbait betebehar formal garatzen dituen Erregelamenduak 72 ter artikuluan ezarritakoarekin bat, aitortzen den epealdian erabilera turistikoko etxe bizitzak lagatzeko eragiketa bakoitzari dagokionez.

Aurkezteko modalitateak

  • Zergabidea: 179 eredua telematikoki aurkeztu behar da, Internet bidez, Zergabidea plataforma erabiliz.

Aurkezteko epea

179 eredua aurkezteko epea urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik 31ra bitartekoa izango da, eta aurreko urte naturalari dagozkion informazioari eta eragiketei dagokienez aurkeztuko da.

2024ko ekitaldirako eta  hurrengoetarako abisua

Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduaren 72 ter artikuluari otsailaren 27ko 13/2024 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoaren hamabigarren apartatuak eman dion idazketa berriari jarraituz, 2024ko ekitalditik aurrera desagertu egiten da erabilera turistikoko etxebizitzen lagapenari buruz 179 ereduaren bidez informatzeko obligazioa («179 eredua: erabilera turistikoko etxebizitzen lagapenari buruzko urteko aitorpen informatiboa»).

Ondasun higiezinen lagapenari eta errentamenduari buruz eman beharreko informazioari dagokionez, eredu hori aurkeztu beharrean, 238 eredua aurkeztu beharko da, «Plataforma  operadoreek informazioa emateko aurkeztu beharreko aitorpen informatiboa» izenekoa, 113/2024 Foru Aginduaren bidez onetsia (113/2024 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baitira 238 eredua, «Plataforma operadoreek informazioa emateko aurkeztu beharreko aitorpen informatiboa» izenekoa eta hura aurkezteko baldintzak eta prozedura, eta orobat, informazioa ematera behartuta dauden beste plataforma operadore batzuen erregistroan alta, aldaketa eta baja eskatzeko modua eta prozedura ezartzen baitira. 

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

​Araudia

88/2022 Foru agindua otsailaren 11koa.

113/2023 Foru Agindua, martxoaren 10ekoa.