200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak)

Hemen aurkezten diren datuak 2023.urteko Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2024. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

  • Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo guztiek 
  • Ez- egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak (establezimendu iraunkorrak eta, atzerrian eratuak izanik eta Gipuzkoan presentzia edukita, errentak esleitzeko araubidean dauden entitateak), baldin eta abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauak, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarenak, ezarritakoagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari tributatu behar badiote.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren xede den ekitaldian lortutako errenta, honen jatorria edo sorburua edozein dela ere. Bidezko frogagiri bidez egiaztatu beharko da.

Aurkezteko modalitateak

  • Modalitate telematikoa Zergabidea web plataformaren bidez.
  • Modalitate papera Nafarroako araudiaren menpe dauden zergadunentzat .

Aurkezteko epea

Autolikidazioa zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteak bukatu ondorengo 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da.

Imprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango

Araudia

Ereduak onartzen dituen 270/2024 Foru Araua

2023/12/31ean indarrean dagoen araudia

Informazio interesgarria

  • Laguntza programak Gipuzkoako araudiaren pean dauden entitateek bakarrik erabili ditzakete.

2023 zerga araudiko nobedadeak

Nobedadeak zerga-araudian

200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak)