Internet, SOILIK ordezkari profesionalentzako (aholkulariak eta kudeatzaileak)

Laguntza programak

Autolikidazioa telematikoki aurkeztekotan, igortzekoa den autolikidazioaren fitxategia lortzeko, Zergabidea programa informatikoa erabili behar da aurretik,

Partikularrek eta profesionalek (aholkulariak eta gestoreak) eredu bera dute. Desberdintasun bakarra transmisioa egiteko unean agertzen da, profesionalek taldeka bidali baititzakete aitorpenak.

Aurkeztu beharreko aitorpena jasoko duen artxiboa sortzeko, laguntza programa hau erabili daiteke:

Zergabidea instalatzeko gida (Windows) (PDF)

Sarean lan egiteko programa

Deskargatu eta exekutatu Gipuzkoako laguntza programen datu base partekatuaren zerbitzaria

Datu base partekatuaren zerbitzaria beharrezkoa da Gipuzkoako laguntza programarekin sarean lan egiteko. Datu base bakar bat hainbat ekipotan partekatu nahi bada, programa hau instalatu behar da datu basea gordeko duen ordenagailuan.

Zerbitzariaren egitekoa da urrutiko datu basea hainbat ekipotan instalatutako gainerako aplikazioetan kudeatzea. Programak urrutitik ibiltzeko, aplikazio hau une oro exekutatzen egon behar da. Ordenagailu bakoitzean, aplikazioaren menuaren bidez konfiguratu beharko da urrutiko sarbidea.

Prozedura

1)Profesionalek egindako artxiboaren igorpena

Ordezkari profesionalek aitorpenak Internet bidez, orokorrean sortaka multzokatuz, aurkeztu ahal izateko orokorrean honako baldintza bete beharko dute:

  • Sinadura elektroniko balioztatua lortu beharko dute Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Departamentuarekin izango dituzten erlaziotan bere nortasuna egiaztatzek.

Horrela egin diren 200 ereduko autolikidazioak sortaka multzokatu daitezke, fitxategi bakar batean telematikoki igortzeko. Igorpen bakoitzean, fitxategi bakar bat bidali daiteke, autolikidazio bat edo batzuk dituena. Haren tamaina osoa ezin da 4 megabytetik gorakoa izan.

220 ereduko autolikidazioak banaka egingo dira derrigorrez.

Fitxategian igorritako autolikidazioetako batek edo batzuek errorea sortzen dutenean, Ogasun eta Finantza Departamentuak ohar bat bidaliko dio profesionalari, errefusaren berri emateko eta zer autolikidaziotan gertatu den eta zer errore izan den jakinarazteko. Errefusatutako autolikidazioa berriro igor daitezke telematikoki, behin erroreak konponduta.

Jaso izanaren agiria hartzerakoan, profesionalak autolikidazio bat inprimatu dezake, autolikidazioaren aurkezpen telematikoa frogatzen duen zigilu digital bat izango duena.

2) Frogagiriak aurkeztea

Igorritako autolikidazioarekin batera dokumentazioa bidali behar denean Foru Agindua jasotakoaren arabera, dokumentazio hori paperean nahiz bide telematikoz aurkez daiteke.

  • Bidezko diren fitxategiak igorrita egingo da dokumentazioaren aurkezpen telematikoa, “Gipuzkoataria” zerbitzu telematikoen atarian esaten denari jarraituta.
  • Behin aitorpen telematikoa transmitituta, profesionalak dokumentazioa paperean aurkeztea erabakitzen badu, honela jokatu behar du:
    • Fitxategi elektronikoaren transmisioa balioztatu ondoren (hartu izanaren agiriarekin), autolikidazioaren bi kopia inprimatu behar ditu, aurreko 1. apartatuan adierazitako zigilu digitala eta guzti, eta paperean aurkeztu behar duen dokumentazioari erantsiko dizkio.
    • Aurreko paragrafoan aipatutako agiriak Ogasun eta Finantza Departamentuko Informatika Unitatean edo zerga bulego batean aurkeztu behar dira.
    • Behin Informatika Unitateak edo zerga bulegoak agiriak egiaztatuta, “profesionalak” autolikidazioaren ale bat eramango du, behar bezala zigilatuta; ale horren bidez frogatuta geratuko da autolikidazio horren dokumentazioa aurkeztu dela.
    • Profesionalak nahi badu, zerrenda bat aurkeztu dezake, ale bikoitzez, apartatu honetan aipatzen den dokumentazioarekin batera. Zerrenda horretan jasoko dira egintza berean aurkezten den dokumentazioari lotutako autolikidazio guztiak, ereduaren arabera sailkatuta. Honako datuak adieraziko dira zerrendan autolikidazio bakoitzeko: zergapekoaren IFZ eta izen-deiturak edo sozietate izena, eta profesionalak aurkezle gisa duen identifikazioa. Profesionalak zerrendaren kopia bat eraman dezake frogagiri gisa, behar bezala zigilatuta, aurkezpenaren informazioa izan dezan; nolanahi ere, kopiak ez du inoiz balio izango zerrendan jasotako likidazioei lotutako dokumentazioa aurkeztu izana frogatzeko.
  • Agiriak autolikidazioak aurkezteko jarritako epearen barruan igorri behar dira, aurkezteko modua edozein izanik ere. Dena den, autolikidazioak aurkezteko epearen azken egunean telematikoki igorri diren autolikidazioen paperezko dokumentazioa epe hura amaitu ondorengo egunean aurkeztu daiteke.

Autolikidazioaren emaitza

Ordaintzekoa (Zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Zorraren ordainketa banketxean helbideratuko da.

Itzultzekoa (Ogasunak zergadunari itzuli behar dionean): Itzulketa zergadunaren kontu korrontean ordainduko da beti.