200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak)

Hemen aurkezten diren datuak 2018.urteko Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2019. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

  • Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo guztiek 
  • Ez- egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak (establezimendu iraunkorrak eta, atzerrian eratuak izanik eta Gipuzkoan presentzia edukita, errentak esleitzeko araubidean dauden entitateak), baldin eta abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauak, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarenak, ezarritakoagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari tributatu behar badiote.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren xede den ekitaldian lortutako errenta, honen jatorria edo sorburua edozein dela ere. Bidezko frogagiri bidez egiaztatu beharko da.

Aurkezteko modalitateak

  • Modalitate telematikoa Zergabidea web plataformaren bidez.
  • Modalitate papera Nafarroako araudiaren menpe dauden zergadunentzat .

Aurkezteko epea

  • Izaera orokorrez, autolikidazioa beti bezala aurkeztuko da, hau da, zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteak bukatu ondorengo 25 egun naturalen barruan. Hau da, zergaldia 2019ko abenduaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea 2020ko uztailaren 1tik 2020ko uztailaren 27ra arte luzatuko da.
  • Hurrengo entitateak direnean, epe berezi bat ezartzen da:

- Mikroenpresak, enpresa txikiak eta enpresa ertainak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2024 Foru Arauaren (SZFA) 13. artikuluan aipatuak.

-Partzialki salbuetsitako entitateak, SZFAren 12.2 artikuluan arautuak.

-Irabazi asmorik gabeko entitateen araubide berezian tributatzen duten entitateak (irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak aurreikusitako araubidea).

-SZFAren 14ko ondare sozietateak.

Horrela, entitate horien zergaldia urte naturalarekin bat datorrenean, 2020ko irailaren 1etik 25era bitarteko epea ezartzen da autolikidazioa aurkezteko, eta diru-sarrera 2020ko irailaren 28an helbideratuko da.

Hala ere, nahi badute, autolikidazioa betiko epean aurkeztu ahal izango dute (uztailaren 1etik 27ra bitartean), baina, kasu horretan, diru-sarrera uztailaren 28an helbideratuko da.

Entitate horien zergaldia 2020ko urtarrilaren 1etik otsailaren 29ra bitartean amaitzen bada, biak barne, entitate horiek ere 2020ko irailaren 1etik 25era bitartean aurkeztu ahal izango dute autolikidazioa, eta, kasu horretan, diru-sarrera irailaren 28an helbideratuko da.

Guztiarekin ere, entitate horiek beti aurkeztu ahal izango dute autolikidazioa 25 egun naturaleko ohiko epean, zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteak bukatzen direnetik Aurrera kontatuta, baina, kasu horretan, autolikidazioa aurkezteko epea behin bukatuta helbideratuko da diru-sarrera.

 

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango

Araudia

Ereduak onartzen dituen Foru Agindua

2019/12/31ean indarrean dagoen araudia

Informazio interesgarria

  • Laguntza programak Gipuzkoako araudiaren pean dauden entitateek bakarrik erabili ditzakete.

Kanpainaren nobedadeak

Nobedadeak zerga-araudian

200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak)