203 Ordainketa Zatikatuak. Sozietateen gaineko zerga. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zerga

Nork aurkeztu behar du?

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudiari lotuta dauden sozietateen gaineko zergaren zergadunak (besteak beste, merkataritza sozietateak eta talde fiskalak).
  • Establezimendu iraunkorrak eta errentak esleitzeko araubidean dauden entitateak, baldin eta atzerrian eratuak izanik Gipuzkoako Lurralde Historikoan presentzia badute (ez egoiliarren zergaren kontura), Gipuzkoako araudiari lotuta daudenean.
  • Beste edozein lurralde historikotan (Bizkaia eta Araba) indarrean dagoen araudiari lotuta egon arren Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera zergapetuta dauden entitateak (SZren kontura edo ez-egoiliarren zergaren kontura).
  • Mikroenpresak edo enpresa txikiak diren entitateek, 77. artikuluan aipatzen diren arrisku kapitaleko entitateek, eta 56. artikuluko 4. eta 5. apartatuetan ezarritako karga tasen arabera tributatzen duten entitateek ez dute egin beharko aipatutako ordainketa zatikatua.

​​​​​​​

Zer aitortzen da?

  • Eredu honekin urriaren 1ean hasita dagoen zergaldiko Sozietateen gaineko zergari buruzko, urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 130 bis artikulutik eta ez- egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauaren 23. eta 38. artikuluetatik ondorioztatzen diren, ordainketa zatikatuak aitortzen dira.
  • Obligaziorik ez da egongo eredua aurkezteko baldin eta aipatutako zergen kontura inolako ordainketa zatikaturik egin behar ez bada.

Aurkezteko modalitateak

  • Soilik Internet bidez aurkeztu ahal izango da  ZergaBidea plataforma erabiliz.
  • Bizkaiako eta Arabako 203 ereduaren aurkezpena: Bizkaiako eta Arabako programen bidez Gipuzkoara transmititzeko fitxategi bat sortzen da, eta behin Zergabidean sartuta (gune berdean), fitxategi hau Gipuzkoako formatura bihurtzen da (sozietateko konbertsoreak erabiliz), bere ondorengo aurkezpenerako.

         ​​​Laguntza-gida

Aurkezteko epea

  • Aurkezteko epea Urte natural bakoitzeko urriaren 1etik 25era bitartekoa izango da, biak barne.
  • Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

203 eredua (PDF)

Informazio gehigarria

Ohiko galderak (PDF)

Araudia

352/2018 Foru Agindua (PDF)

 

Lotutako zerga (Eredua)

200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga