20G Sozietateen gaineko zerga. Kontabilitate agiria.

Hemen azaltzen diren datuak 2013. urteko Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2014. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasibo edo zergadunek Nafarroako araudiaren mende egonik eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute eta autolikidazioa lurralde honetan aurkeztera behartuta badaude, beren zerga helbideko administrazioak onartutako 200 eredua ez ezik, 20G eredua ere aurkeztu beharko dute Gipuzkoako Foru Aldundian.

Nork ez du aurkeztu behar?

Gipuzkoako araudiaren mende daudenak nahiz Araba, Bizkaia edo Estatuko araudiaren mende daudenak eta eragiketa bolumenaren arabera tributatu eta autolikidazioa lurralde honetan (Gipuzkoan) aurkeztera behartuta daudenak, ez dute 20G eredurik aurkeztu behar, kasu hauetan, dagokien 200 eredua telematikoki aurkeztera behartuta daudelako.

Aurkezteko modalitatea

  • Paperean: 20G inprimakia betez eta aurkeztuz.

Nun aurkeztu

Ordaintzekoa denean: Zergak biltzeko baimenduta dauden entitate laguntzaileetan (banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibetan).

Negatiboak edo itzultzekoak direnean: Bi modutara egin daiteke.

-Norberak aurkeztuta: Autolikidazioak herritarren arretarako bulegoetan edo Ogasun eta Finantza Departamentuko Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Sozietateen Atalean) aurkeztu ahal izango dira.

-Posta ziurtatu bidez.

Aurkezteko epea

  • Aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera.
  • Zergaldia 2013ko abenduaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea 2014ko uztailaren 1tik 2014ko uztailaren 28ra (barne) arte luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau ezin da estankoetan eskuratu.

  • 20G eredua. Nafarroako zerga administrazioak onartutako 200 ereduari erantsita aurkezteko.

Araudia

351/2014 Ereduen Foru Agindua