20G Sozietateen gaineko zerga. Kontabilitate agiria

Hemen azaltzen diren datuak 2015. urteko Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2016. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasibo edo zergadunek Nafarroako araudiaren mende egonik eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute eta autolikidazioa lurralde honetan aurkeztera behartuta badaude, beren zerga helbideko administrazioak onartutako S-90 eredua ez ezik, 20G eredua ere aurkeztu beharko dute Gipuzkoako Foru Aldundian.

Nork ez du aurkeztu behar?

Gipuzkoakoa den araudiaren mende daudenak eta Araba, Bizkaia edo Estatukoa den araudiaren mende egonik eragiketa bolumenaren arabera tributatzen badute eta autolikidazioa lurralde honetan aurkeztera behartuta badaude, ez dute 20G eredurik aurkeztu behar, kasu hauetan, telematikoki aurkeztera behartuta daudelako dagokien 200 eredua.

Aurkezteko modalitatea

  • Paperean: 20G inprimakia betez eta aurkeztuz.

Nun aurkeztu

Ordaintzekoa denean: Zergak biltzeko baimenduta dauden entitate laguntzaileetan (banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibetan).

Negatiboak edo itzultzekoak direnean: Bi modutara egin daiteke.

  • Norberak aurkeztuta: Autolikidazioak herritarren arretarako bulegoetan edo Ogasun eta Finantza Departamentuko Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Sozietateen Atalean) aurkeztu ahal izango dira.
  • Posta ziurtatu bidez.

Aurkezteko epea

  • Aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera.
  • Zergaldia 2015ko abenduaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea 2016ko uztailaren 1tik 2016ko uztailaren 26ra (barne) arte luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau ezin da estankoetan eskuratu.

  • 20G eredua. Nafarroako zerga administrazioak onartutako 200 ereduari erantsita aurkezteko.

Araudia

20G eredua