210 Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak.

Nork aurkeztu behar du?

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek Zergari lotutako errentak establezimendu iraunkorrik gabe lortzen dituztenean

Zerga honen zergadunek ez dute errenta horiengatik aitorpenik aurkeztu beharko, haien gainean Zergaren atxikipena edo konturako sarrera egin denean edota, atxikipenari edo konturako sarrerari lotuta egon arren, barne arauan edo zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmen batean jasotakoaren arabera salbuetsita daudenean.

Bereziki, honako hauek egongo dira behartuta Zerga hau aitortzera:

  • Zergari lotutako errentak lortzen dituzten zergadunak, baldin eta atxikitzeko edo kontura sartzeko obligaziotik salbuetsita dauden errentak badira.
  • Egoiliarrak ez diren pertsona fisikoak, ondasun higiezinekin lotuta dagoen errenta egotziagatik.
  • Atxikipenak edo konturako sarrerak egitera beharturik ez dauden pertsonengandik etekinak jasotzen dituzten zergadunak.
  • Gipuzkoan kokaturik dauden ondasun higiezinaren eskualdatzaileak.

Zerga zorraren aitorpena eta, halakorik bada, ordainketa erantzule solidarioek ere egin ahal izango dute. Gainera, itzulketa eskatzen duten aitorpenak izanez gero, atxikitzera behartutakoek ere egin ahal izango dute aurkezpena.

Zer aitortzen da?

Eredu honetan edozein motatako errenta aitortu daiteke, etekinak, ondasun higiezinen errenta egotziak, edo ondare irabaziak.

Errenta sortzapen bakoitza banaka aitortzeko nahiz epe jakin batean lortutakoak batera aitortzeko erabiliko da eredu hau. Batera aurkezteko zergadun berak lortutakoak izan behar dira, mota berekoak, ordaintzaile berberarenak, karga tasa berarekin, eta gainera, ondasun eta eskubide batetik eratorriak izanik, ondasun edo eskubide beretik badatoz.

Taldekatu ezkero, autolikidazioen emaitza ordaintzekoa bada, taldekatze epea hiruhilekoari dagokiona izango da; aldiz, autolikidazioen kuota zero bada edo itzultzeko emaitza badute, urtekoa izango da.

Zergadunaren egoitzagatik salbuespenak aplikatuz edo Espainiak sinatutako ezarpen bikoitza saihesteko Hitzarmeneko xedapenak aplikatuz autolikidazioa egiten denean, egoitza ziurtagiria atxikiko da.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

Aurkeztutako errenta motaren arabera:

  • Ondasun higiezinak eskualdatzeagatik lortutako errentak: hiru hilabeteko epean, Ondasun higiezina eskualdatu denetik hilabete bat igaro denean hasiko da kontatzen.
  • Ondasun higiezinen errenta egotziak: Aurkeztu eta ordaintzeko epea urtebete naturala da, sortzapen egunetik aurrera.
  • Gainerako errentak:
    • Ordaintzekoak diren autolikidazioak:  aurkezpena apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoengatik, hurrenez hurren.  Urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da.  
    • Zero kuota duten autolikidazioak: Aitortutako errentak sortu ondorengo urteko urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu behar dira.
    • Itzultzekoak diren autolikidazioak:  aitorpena egiten den urte naturalaren hurrengo urteko urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, lau urteko epean. 

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

Ikusi Ez-egoilarren errentaren gaineko zergaren (EEEZ) araudia.

Informazio interesgarria

Ordainketa edo itzulketa agiria bete beharrekoa izango da nahiz eta aitorpenak ordaindu edo itzultzeko emaitzarik ez izan.

16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarena. (PDF)

11/2016 Foru Dekretua, maiatzaren 17koa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

596/2022 Foru Agindua, abenduaren 23koa, zeinaren bidez aldatzen baita 270/2015 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, ez-egoiliarren errentaren gaineko
zerga aitortzeko erabili beharreko 210, 211, eta 213 ereduak onartu, horiek aurkezteko prozedura eta baldintza orokorrak finkatu, eta ez-egoiliarren tributazioari buruzko arau jakin batzuk garatzen dituena.

270/2015 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren 210, 211 eta 213 aitorpen-ereduak onartzen dituena, horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dituena, eta ez-egoiliarren zergei buruzko zenbait arau garatzen dituena.

35/2006 Legea, azaroaren 28koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa eta sozietateen gaineko zergaren, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren legeak partzialki aldatzen dituena.

90/1996 Foru Dekretua, Abenduaren 10ekoa, Ogasun eta Finantza Departamentuan Mugaldeko Langileen Erregistroa sortzen duena.