213 Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Entitate Ez-egoiliarren ondasun higiezinen gaineko karga berezia

Nork aurkeztu behar du?

Paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean egoiliar diren entitateak –zergaren foru arauaren 33. artikuluan aipatutakoak– daude behartuta 213 eredua aurkeztera, baldin eta, Gipuzkoan edozein tituluren bidez ondasun higiezinen edo haien gaineko gozamen eskubide errealen jabe badira edo gisa horretako ondasun edo eskubideak badituzte.

Alabaina, ez daude eredua aurkeztera behartuta atzerriko estatu eta herri erakundeak nahiz nazioarteko organismoak, denak ere artikulu horren 5.a) apartatuan aipatuak.

Zer aitortzen da?

Karga Bereziaren oinarri ezargarria ondasun higiezinen balio katastrala izango da. Balio katastralik ez dagoenean, berriz, Ondare Zergaren ondorioetarako aplikagarriak diren xedapenen arabera kalkulatutako balioa erabiliko da.

Karga Bereziaren tasa %3koa izango da.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

213 ereduaren bidez egindako aitorpenaren aurkezpena eta, hala badagokio, kuotaren ordainketa urte bakoitzeko urtarrilean egingo da, eta bertan aurreko urtean sortutako karga aitortuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

Araudia

16/2014 Foru Araua, apirilaren 26koa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzkoa. (PDF)

49/1999 Foru Dekretua, maiatzaren 11koa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

270/2015 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, ez egoiliarren errentaren gaineko zerga aitortzeko erabili beharreko 210, 211, eta 213 ereduak onartu, horiek aurkezteko prozedura eta baldintza orokorrak finkatu, eta ez-egoiliarren tributazioari buruzko arau jakin batzuk garatzen dituena. (PDF)