216 Establezimendu iraunkorrik gabeko ez egoiliarrek lortutako etekinen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa.

 

Nork aurkeztu behar du?

Aitorpena aurkeztu behar duzun jakiteko beharrezko informazioa.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhileko edo hilean ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira.

Aitorpena bakarra izango da atxikitzaile edo konturako sarrerak egitera behartutako bakoitzarentzako eta aitorpeneko aldian ordaindutako errentei dagozkien Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren atxikipen eta konturako sarrera guztiak bilduko ditu.

Ez dira eredu horretan sartu beharko honakoak:

  • Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio nahiz partaidetzak eskualdatu edo itzultzetik lortutako errentak. (117 eredua)
  • Ondasun higiezinak eskuratzerakoan egin beharreko atxikipen edo konturako sarrera. (211 eredua)

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

  • Hiruhilekoa. Aurkezpena apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da urte naturaleko lehen, bigarren eta hirugarren hiruhilekoengatik, hurrenez hurren.  Urteko laugarren hiruhilekoan, aurkezpena hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.
  • Hilekoa. 6.010.121,04 euro baino eragiketa bolumen handiagoa dutenek aurkeztu beharrekoa.  Aitorpena egin eta hurrengo hileko lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu beharko da, abendukoa izan ezik, hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egingo baita. Salbuespen gisa, uztaileko aitorpenaren aurkezpena eta, hala bada, hari dagokion zenbatekoaren ordainketa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango dira. Aurkezteko epearen azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

Araudia

20/2024 Foru Agindua, urtarrilaren 31koa, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa izena duen 216 eredua onetsi eta hura aurkezteko moduak eta epeak ezartzen dituena.

16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarena.

11/2016 Foru Dekretua, maiatzaren 17koa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena.

90/1996 Foru Dekretua, abenduaren 10ekoa, Ogasun eta Finantza Departamentuan mugaldeko langileen erregistro bat sortzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

296 Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrek lortutako etekinengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena