217 HMIS karga berezia

Nork aurkeztu behar du?

217 eredua aurkeztera eta dagokion zenbatekoa ordaintzera behartuta daude Higiezinen merkatuan inbertitzeko sozietate anonimo kotizatuei buruzko urriaren 26ko 11/2009 Legean aurreikusitako zerga araubidea aplikatzea aukeratzen duten entitateak, baldin eta, sozietateen gaineko zergari lotuta egonik, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Administrazioari tributatu behar badiote maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunak 15. eta 18. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

217 eredua ez da aurkeztu beharko kasu hauetan:

  • Dibidendua jasotzen duen bazkidea 11/2009 Legea aplikagarri duen entitate bat denean.
  • Dibidenduak edo mozkin partaidetzak 11/2009 Legearen 2.1.b) artikuluan aipatutako entitate ezek jasotzen dituztenean, haien kapital sozialean ehuneko 5eko edo hortik gorako partaidetza duten eta dibidendu edo mozkin partaidetza horiengatik gutxienez ehunedo 10eko karga tasaren arabera tributatzen duten bazkideei dagokienez.

Aurkezteko modalitateak

217 eredua Zergabidea plataforma erabiliz aurkeztu behar da, ekainaren 28ko 320/2017 Foru Aginduak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zergen Foru Administrazioarekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko obligazioa arautzen duenak, ezarritakoaren arabera.

Aurkezteko epea

Karga berezia sortuko da akziodunen Batzar Orokorrak edo antzeko organoak mozkinak banatzeko erabakia hartzen duen egunean, eta bi hilabeteko epean autolikidatu eta ordaindu beharko da, sortzapen datatik zenbatzen hasita.

Autolikidatzeko epea eredu hau arautzen den Foru Agindua indarrean jarri aurretik hasi den kasuetan (2022ko martxoak 8), foru agindua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2022ko martzoak 7) eta hurrengo bi hilabeteetan aurkeztu ahal izango da.

Ordaintzeko modua

217 ereduen autolikidazioetatik ondorioztatzen diren diru-sarrerak honela egin ahal izango dira : bankuan helbideratuta, ordainketa-pasabidea erabilita, edo entitate laguntzailean ordainketa-gutuna aurkeztuta, hori guztia, ekainaren 28ko 320/2017 Foru Aginduak, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Inprimakia

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

217 eredua (PDF)

Araudia

123/2022 Foru Agindua (PDF)