218 Ordainketa zatikatuak Sozietateen gaineko zerga. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (enpresa handiak)

Ez dago indarrean 2010eko bigarren ordainketatik aurrera

Nork aurkeztu behar du?

Bakarrik Estatuan eta Gipuzkoako Foru Aldundian aldi berean tributatzen duten entitateek, betiere estatuko araudia aplikatzeagatik ordainketa zatikatuak egitera behartuta badaude eragiketa bolumena kontuan hartuta.

218 eredua enpresa handi kontsideratzen diren subjektu pasiboek aurkeztu behar dute, hau da, ordainketa zatikatua egin beharra ekarri duen zergaldia hasi aurreko hamabi hilabeteetan zehar 6.010.121,04 eurotik gorako eragiketa bolumena izan duten subjektu pasiboek.

Zer aitortzen da?

Eredu honen bidez, estatuko araudiaren arabera tributatzen duten zergadunek ordainketa zatikatua egin izana aitortzen dute hiruhilero.

Aurkezteko modalitateak

  • Soilik Internet bidez aurkeztu ahal izango da, Gipuzkoataria erabiliz.

Aurkezteko lekuak

  • Internet: Aitorpena aurkezteko zeregina betetzat hartuko da behar bezala transmititzean (zorraren ordainketa banketxean helbideratuko da).

Aurkezteko epea

Estatuko Zerga Agentziak ezarritako epeetan (apirila, urria eta abenduaren lehen hogei egun naturaletan).

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da baliogarria izango aitorpena aurkezteko.

Araudia

Sozietateen gaineko zerga, ordainketa zatikatuak- 714/2010 Foru Agindua, 202 eta 222 ereduak onartzeari buruzkoa.

Lotutako zergak (ereduak)