220 Sozietate taldeen ordainketa araubidea

Hemen aurkezten diren datuak 2013. urteko Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2014. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

Sozietate taldeen ordainketa araubidea dutenak, beraien Sozietateen gaineko zerga egiterakoan erabili behar duten eredua da.

Aurkezteko modalitateak

Bakarrik internet bidez aurkeztu daiteke.

Aurkezteko epea

  • Aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera.
  • Zergaldia 2013ko abenduaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea 2014ko uztailaren 1etik 2014ko uztailaren 28ra arte luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta. EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

220 Eredua (PDF)

Laguntza programak

Partikularrek eta profesionalek (aholkulariak eta gestoreak) eredu bera dute. Desberdintasun bakarra transmisioa egiteko unean agertzen da, profesionalek taldeka bidali baititzakete aitorpenak.

Aurkeztu beharreko aitorpena jasoko duen artxiboa sortzeko, laguntza programa hau erabili daiteke:

Zergabidea instalatzeko gida (Windows) (PDF)

Sarean lan egiteko programa

Deskargatu eta exekutatu Gipuzkoako laguntza programen datu base partekatuaren zerbitzaria

Datu base partekatuaren zerbitzaria beharrezkoa da Gipuzkoako laguntza programarekin sarean lan egiteko. Datu base bakar bat hainbat ekipotan partekatu nahi bada, programa hau instalatu behar da datu basea gordeko duen ordenagailuan.

Zerbitzariaren egitekoa da urrutiko datu basea hainbat ekipotan instalatutako gainerako aplikazioetan kudeatzea. Programak urrutitik ibiltzeko, aplikazio hau une oro exekutatzen egon behar da. Ordenagailu bakoitzean, aplikazioaren menuaren bidez konfiguratu beharko da urrutiko sarbidea.

Araudia

351/2014 Ereduen Foru Agindua

2013/12/31ean eguneratutako araudia

Informazio interesgarria

Gipuzkoako zerga araudiari lotutako talde fiskalek erabili beharko dute laguntza programa.