220 Sozietate-taldeen ordainketa araubidea

Hemen aurkezten diren datuak 2018.urteko Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2019. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

Sozietate taldeen ordainketa araubidea dutenak, beraien Sozietateen gaineko zerga egiterakoan erabili behar duten eredua da.

Aurkezteko modalitateak

Bakarrik internet bidez aurkeztu daiteke.

  • Modalitate telematikoa Zergabidea web plataformaren bidez.
  • Modalitate telematikoa Gipuzkoatariaren bidez Lurralde Erkideko araudiaren menpe dauden zergadunentzat (Nafarroa izan ezik).

Aurkezteko epea

  • Aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera.
  • Zergaldia 2018ko abenduaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea 2019ko uztailaren 1etik 2019ko uztailaren 26ra arte luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta. EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

Araudia

Informazio interesgarria

Gipuzkoako zerga araudiari lotutako talde fiskalek erabili beharko dute laguntza programa