220 Sozietate-taldeen ordainketa araubidea

Hemen aurkezten diren datuak 2018.urteko Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2019. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

Sozietate taldeen ordainketa araubidea dutenak, beraien Sozietateen gaineko zerga egiterakoan erabili behar duten eredua da.

Aurkezteko modalitateak

Bakarrik internet bidez aurkeztu daiteke.

  • Modalitate telematikoa Zergabidea web plataformaren bidez.
  • Modalitate telematikoa Gipuzkoatariaren bidez Lurralde Erkideko araudiaren menpe dauden zergadunentzat (Nafarroa izan ezik).

Aurkezteko epea

  • Izaera orokorrez, autolikidazioa beti bezala aurkeztuko da, hau da, zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteak bukatu ondorengo 25 egun naturalen barruan. Hau da, zergaldia 2019ko abenduaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea 2020ko uztailaren 1etik 2020ko uztailaren 27ra arte luzatuko da.
  • Hurrengo entitateak direnean, epe berezi bat ezartzen da:

- Mikroenpresak, enpresa txikiak eta enpresa ertainak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko 2/2024 Foru Arauaren (SZFA) 13. artikuluan aipatuak.

-Partzialki salbuetsitako entitateak, SZFAren 12.2 artikuluan arautuak.

-Irabazi asmorik gabeko entitateen araubide berezian tributatzen duten entitateak (irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak aurreikusitako araubidea).

-SZFAren 14ko ondare sozietateak.

Horrela, entitate horien zergaldia urte naturalarekin bat datorrenean, 2020ko irailaren 1etik 25era bitarteko epea ezartzen da autolikidazioa aurkezteko, eta diru-sarrera 2020ko irailaren 28an helbideratuko da.

Hala ere, nahi badute, autolikidazioa betiko epean aurkeztu ahal izango dute (uztailaren 1etik 27ra bitartean), baina, kasu horretan, diru-sarrera uztailaren 28an helbideratuko da.

Entitate horien zergaldia 2020ko urtarrilaren 1etik otsailaren 29ra bitartean amaitzen bada, biak barne, entitate horiek ere 2020ko irailaren 1etik 25era bitartean aurkeztu ahal izango dute autolikidazioa, eta, kasu horretan, diru-sarrera irailaren 28an helbideratuko da.

Guztiarekin ere, entitate horiek beti aurkeztu ahal izango dute autolikidazioa 25 egun naturaleko ohiko epean, zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteak bukatzen direnetik Aurrera kontatuta, baina, kasu horretan, autolikidazioa aurkezteko epea behin bukatuta helbideratuko da diru-sarrera.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta. EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

Araudia

Informazio interesgarria

Gipuzkoako zerga araudiari lotutako talde fiskalek erabili beharko dute laguntza programa