223 Ordainketa Zatikatuak. Sozietateen gaineko zerga. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zerga

Nork aurkeztu behar du?

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko araudiari lotuta dauden talde fiskalak (kooperatibenak barne).
  • Beste edozein lurralde historikotan (Bizkaia eta Araba) indarrean dagoen araudiari lotuta egon arren Gipuzkoan eragiketa bolumenaren arabera zergapetuta dauden talde fiskalak.
  • Ez dute aurkeztu beharko talde fiskalek baldin eta mikroenpresak edo enpresa txikiak badira edo 2/2014 Foru Arauaren 56. artikuluko 4. eta 5. paragrafoetan ezarritako karga tasen arabera tributatzen badute.

Zer aitortzen da?

  • Eredu honekin urriaren 1ean hasita dagoen zergaldiko Sozietateen gaineko zergari buruzko, urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 130 bis artikulutik eta ez- egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauaren 23. eta 38. artikuluetatik ondorioztatzen diren, ordainketa zatikatuak aitortzen dira.
  • Obligaziorik ez da egongo eredua aurkezteko baldin eta aipatutako zergen kontura inolako ordainketa zatikaturik egin behar ez bada.

Aurkezteko modalitateak

  • Soilik Internet bidez aurkeztu ahal izango da  ZergaBidea plataforma erabiliz.
  • Bizkaiako eta Arabako 223 ereduaren aurkezpena: Bizkaiako eta Arabako programen bidez Gipuzkoara transmititzeko fitxategi bat sortzen da, eta behin Zergabidean sartuta (gune berdean), fitxategi hau Gipuzkoako formatura bihurtzen da (sozietateko konbertsoreak erabiliz), bere ondorengo aurkezpenerako.

         Laguntza-gida

Aurkezteko epea

  • Aurkezteko epea urte natural bakoitzeko urriaren 1etik 25era bitartekoa izango da, biak barne.
  • Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Informazio gehigarria

Ohiko galderak (PDF)

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

223 eredua (PDF)

Araudia

352/2018 Foru Agindua (PDF)

Lotutako zerga (Eredua)

220 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga