228 Eredua. Taldeen bateratze fiskaleko araubidearen jakinarazpena

Eredu hau Sozietateen gaineko Zergaren ondorioetarako, taldeen bateratze fiskaleko araubideko alta eta haien osaeraren aldaketa jakinarazteko erabiliko da.

228 eredua aurkezteko betebeharra

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 5.artikuluaren 2.apartatuaren arabera,zergak Gipuzkoako lurralde historikoan ordaintzen dituzten talde bateratuetako entitate ordezkariek aurkeztu behar dute 228 eredua, honako egoera hauetan:

  • Sozietateen gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 88. artikuluan (6. apartatuko lehen paragrafoan) aurreikusten den alta jakinarazteko bateratze fiskaleko araubidea aukeratzen dutenean..
  • Sozietateen gaineko Zergan bateratze fiskaleko araubideari jarraituz ordaindu arren, taldea osatzen duten entitateen osaera aldatzen denean, urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 88. artikuluaren 6.apartatuko hirugarren paragrafoaren arabera.
  • Entitate baten egoitza ez badago lurralde espainiarrean edo lurralde erkidegoan kokatuta badago eta hau entitate hau nagusitzat hartzen bada bi entitate filial edo gehiagorekiko, menpeko entitate guztiek eratuko dute talde fiskala, alta eman izana eta ordezkariak izendatzeko jakinarazpena egiteko 2/2014 Foru Arauak 88.artikuluko 6.apartatuak bere bigarren paragrafoak dioenaren arabera.

228 eredua aurkezteko moduak

Eredua aurkezteko bakarrik modalitate telematikoa, Zergabidea web plataformaren bidez, erabili daiteke.

228 eredua aurkezteko epea

Hauek dira 228 eredua aurkezteko epeak:

  • Alta jakinarazteko, ondorioak dituen zergaldiaren aurreko lehen zergaldiko azken hilabetean.
  • Aurretik xedatutakoa xedatuta ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 85. artikuluaren 1. apartatuko bigarren paragrafoan jasotakoaren arabera eratutako talde fiskal baten kasuan, epea hiru hilabetekoa izango da honako hauek jakinarazteko: alta eman izana, zein tzuk diren foru arau horrek 88. artikuluaren 6. apartatuko bigarren paragrafoan jasotako entitate ordezkariak eta, hala badagokio, zein den foru arau horrek 5. artikuluaren 2. apartatuan jasotako eragiketa bolumenik handiena duen entitatea.
  • Talde fiskalaren osaeraren aldaketa jakinarazteko, aldaketa egin eta bi hilabeteko epean.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

228 ereduarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

Taldeko entitateek bateratze fiskaleko araubidea aukeratzeko erabakien kopia bat aurkeztu behar dute 228 ereduarekin batera.

Hala ere, aipatutako dokumentua ez da eskatuko dagoeneko Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku badago (036 edo 60 S ereduen bidez)

Araudia

654/2015 Foru Agindua, abenduaren 21koa, 228 eredua onartzen duena.