22G Sozietateen gaineko zerga. Kontabilitate agiria

Hemen azaltzen diren datuak 2011. urteko Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2012. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

Kontsolidazio fiskaleko erregimenpean tributatzen duten taldeetako entitate nagusiek
Nafarroako Lurralde Historikoetako araudiaren mende egonik, eta autolikidazioa lurralde honetan aurkeztera behartuta badaude, Gipuzkoako Foru Aldundian 220 eta 22G ereduak, biak batera, aurkeztuko beharko dituzte.

Nork ez du aurkeztu behar?

Kontsolidazio fiskaleko erregimenpean tributatzen duten taldeetako entitate nagusiek eta Gipuzkoa Bizkaia edo Arabako araudiaren mende egonik edo Estatuko araudiaren mende egonik, 220 eredua telematikoki aurkeztera behartuta daudenez, ez da 22G eredua aurkeztu beharko.

Aurkezteko modalitatea

Paperean: 22G inprimakia betez eta aurkeztuz.

Aurkezteko epea

  • Aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera.
  • Zergaldia 2011ko abenduaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea 2012ko uztailaren 1tik 2012ko uztailaren 25ra (barne) arte luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau ezin da estankoetan eskuratu.

Araudia

Foru Agindua 442/2012 (PDF)