22G Sozietate gaineko zergak. Kontabilitate agiria


​​​​​​​

Hemen azaltzen diren datuak 2021. urteko Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2022.urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

Kontsolidazio fiskaleko erregimenpean tributatzen duten taldeetako entitate nagusiek
Nafarroako Lurralde Historikoetako araudiaren mende egonik, eta autolikidazioa lurralde honetan aurkeztera behartuta badaude, Gipuzkoako Foru Aldundian 220 eta 22G ereduak, biak batera, aurkeztu beharko dituzte.

Nork ez du aurkeztu behar?

Kontsolidazio fiskaleko erregimenpean tributatzen duten taldeetako entitate nagusiek eta Gipuzkoa Bizkaia edo Arabako araudiaren mende egonik edo Estatuko araudiaren mende egonik, 220 eredua telematikoki aurkeztera behartuta daudenez, ez da 22G eredua aurkeztu beharko.

Aurkezteko modalitatea

Paperean: 22G inprimakia betez eta aurkeztuz.

Non aurkeztu:

Ordaintzekoa denean: Zergak biltzeko baimenduta dauden entitate laguntzaileetan (banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibetan).

Negatiboak edo itzultzekoak direnean: Bi modutara egin daiteke.

- Norberak aurkeztuta: Autolikidazioak herritarren arretarako bulegoetan edo Ogasun eta Finantza Departamentuko Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Sozietateen Atalean) aurkeztu ahal izango dira.

- Posta ziurtatu bidez.

Aurkezteko epea

  • Aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera.
  • Zergaldia 2021ko abenduaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea 2022ko uztailaren 1tik 2022ko uztailaren 26ra arte luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hau ezin da estankoetan eskuratu.

Araudia

Ereduak onartzen dituen Foru Agindua