234 Planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen informazio aitorpena 

 

Nork aurkeztu behar du?

Bitartekaritzat hartzen diren pertsonek edo entitateek edo,hala badagokio, zergapeko interesdunek aurkeztu behar dute 234 eredua, Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduko 57. artikuluaren 4. eta 5. Zenbakietan aurreikusitako baldintzetan (abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuak onesten du esandako erregelamendu hori), beti ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak, eskumena izan dadin, aipatutako Foru Dekretuaren 57.4 artikuluan ezarritako konexio irizpideak kontuan hartuta.

Zer aitortzen da?

Abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduaren 57. artikuluaren 2. zenbakian aipatzen diren planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismoak aitortu beharko dira 234 ereduan, eredu hori aurkeztera behartuta daudenek(foru agindu honen 2. artikuluan aipatzen dira) parte hartzen dutenean edo fiskalitatearen alorreko lankidetza administratiboari buruzko eta 77/799/EE Zuzentaraua indargabetzeko Kontseiluaren 2011ko otsailaren 15eko 2011/16/EB Zuzentarauaren IV. eranskinean zehazturiko bereizgarriren bat agertzen denean.

Aurkezteko modalitateak

Igorpen zerbitzua

Igorpena SOAP web zerbitzu bati deituz egingo da, protokolo seguru baten bidez.

Zerbitzuaren helbidea hauxe da: 

SOAP eskaera, protokolo seguruarekin egingo da, honako baldintza hauek betetzen dituen ziurtagiri bat erabiliz:

  • Entitate homologatuetako batek egitea.
  • Indarrean eta ezeztatu gabe egotea.
  • Ziurtagiriaren titularra den entitatea hauetako bat izatea:

- Aurkeztutako aitorpenaren titularra.

- Aitorpenaren titularraren ordezkari bat, haren izenean aitorpenak aurkezteko baimena aurkezten duena.

Igorpen formatua

Aitorpenaren igorpenaren formatua artxibo honetan jasotako XML eta WSDL eskemetara egokitu behar da: XSD-WSDL_Presentacion-DAC6v1.0_GIPUZKOA.zip

XML eskemak betetzeaz gain, informazioak koherentziazko hainbat arau bete behar ditu. Aurkezpen gida honetan, aitorpena onartu dadin informazioa betetzean kontuan hartu beharreko baldintza guztiak azaltzen dira. Balizko erantzun motak eta horiek interpretatzeko moduak ere azalduta daude.

Manual_Tecnico_M234_235_236_v1.14.pdf

Aurkezpen helbideari dagokionez, ez da apligarria aurkezpen gidan jasotakoa, baizik eta orri honetan azaldutakoa.

Aurkezteko epea

30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da 234 eredua, Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduaren 58. artikuluaren 3. zenbakian zehaztutako betebeharra sortzen denetik zenbatzen ha

Araudia

281/2021 Foru Agindua, maiatzaren 22koa, zeinaren bidez onesten baitira 234 eredua, «Planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen informazio aitorpena» izenekoa, 235 eredua, «Mugaz gaindiko mekanismo merkaturagarri jakin batzuk eguneratzeari buruzko informazio aitorpena» izenekoa, eta 236 eredua, Planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen erabilerari buruzko informazio aitorpena » izenekoa, baita hiru ereduak aurkezteko epeak eta moduak ere.

2013/47 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF).