235 Mugaz gaindiko mekanismo merkaturagarri jakin batzuk eguneratzeari buruzko informazio aitorpena

 

Nork aurkeztu behar du?

235 eredua aurkeztera behartuta egongo dira abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduaren 57. artikuluko 4. apartatuan aipatzen diren pertsona edo entitate bitartekariak, aurrez aitortutako mekanismoaren ondoren eskura jarritako mugaz gaindiko mekanismo merkaturagarriei dagokienez.

Zer aitortzen da?

Mugaz gaindiko mekanismo merkaturagarri jakin batzuk eguneratzeari buruzko datuak adierazi beharko dira 235 ereduan, Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduaren 60. artikuluaren 1. zenbakian xedatutakoaren arabera.

Aurkezteko modalitateak

Igorpen zerbitzua

Igorpena SOAP web zerbitzu bati deituz egingo da, protokolo seguru baten bidez.

Zerbitzuaren helbidea hauxe da: 

SOAP eskaera, protokolo seguruarekin egingo da, honako baldintza hauek betetzen dituen ziurtagiri bat erabiliz:

  • Entitate homologatuetako batek egitea.
  • Indarrean eta ezeztatu gabe egotea.
  • Ziurtagiriaren titularra den entitatea hauetako bat izatea:

- Aurkeztutako aitorpenaren titularra.

- Aitorpenaren titularraren ordezkari bat, haren izenean aitorpenak aurkezteko baimena aurkezten duena.

Igorpen formatua

Aitorpenaren igorpenaren formatua artxibo honetan jasotako XML eta WSDL eskemetara egokitu behar da: XSD-WSDL_Presentacion_DAC6v1.0_GIPUZKOA.zip

XML eskemak betetzeaz gain, informazioak koherentziazko hainbat arau bete behar ditu. Aurkezpen gida honetan, aitorpena onartu dadin informazioa betetzean kontuan hartu beharreko baldintza guztiak azaltzen dira. Balizko erantzun motak eta horiek interpretatzeko moduak ere azalduta daude.

Manual_tecnico_M234_235_236_V1.14.pdf

Aurkezpen helbideari dagokienez, ez da aplikagarria aurkezpen gidan jasotakoa, baizik eta orri honetan azaldutakoa.

Aurkezteko epea

235 eredua hilabete naturaleko epean aurkeztu beharko da, 234 ereduan edo azken aurkeztutako 235 ereduan aurrez aitortutako mekanismoaren ondoren mugaz gaindiko mekanismo merkaturagarriak eskura jarri diren hiruhileko naturala amaitzen denetik aurrera.

Araudia

281/2021 Foru Agindua, maiatzaren 22koa, zeinaren bidez onesten baitira 234 eredua, «Planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen informazio aitorpena» izenekoa, 235 eredua, «Mugaz gaindiko mekanismo merkaturagarri jakin batzuk eguneratzeari buruzko informazio aitorpena» izenekoa, eta 236 eredua, Planifikazio fiskaleko mugaz gaindiko mekanismo jakin batzuen erabilerari buruzko informazio aitorpena » izenekoa, baita hiru ereduak aurkezteko epeak eta moduak ere.

2013/47 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF).