237 HMISak banatutako mozkinen karga berezia

Nork aurkeztu behar du?

237 eredua aurkeztera eta dagokion zenbatekoa ordaintzera behartuta daude Higiezinen merkatuan inbertitzeko sozietatate anonimo kotizatuei buruzko urriaren 26ko 11/2009 Legean aurreikusitako zerga araubidea aplikatzea aukeratzen duten entitateak, baldin eta, sozietateen gaineko zergari lotuta egonik, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Administrazioari tributatu behar badiote maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunak 15. eta 18. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Banaketarik izan ez duen ekitaldian lortutako mozkinen zatiagatik aurkeztu beharko da 237 eredua, baldin eta zati hori sozietateen gaineko zergaren karga tasa orokorraren arabera tributatu ez duten errentetatik badator eta 11/2009 Legearen 6. artikuluko 1. apartatuaren b) letran araututako berrinbertsio aldiari atxikitako errentak ez badira.

Aurkezteko modalitateak

237 eredua Zergabidea plataforma erabiliz aurkeztu behar da, ekainaren 28ko 320/2017 Foru Agindual, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zergen Foru Administrazioarekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko obligazioa arautzen duenak, ezarritakoaren arabera.

 

Aurkezteko epea

237 eredua aurkeztearen ondorioetarako, karga berezia sortuko da akziodunen Batzar Orokorrak edo antzeko organoak ekitaldiko emaitza aplikatzea erabakitzen duen egunean, eta bi hilabeteko epean autolikidatu eta ordaindu beharko da, sortzapen datatik zenbaten hasita.

Autolikidatzeko epea eredu hau arautzen den Foru Agindua indarrean jarri aurretik hasi den kasuetan (2022ko martxoak 8), foru agindua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2022ko martxoak 7) eta hurrengo bi hilabeteetan aurkeztu ahal izango da.

Ordaintzeko modua

237 ereduen autolikidazioetatik ondorioztatzen diren diru-sarrerak honela egin ahal izango dira: bankuan helbideratuta, ordainketa-pasabidea erabilita, edo entitate laguntzailean ordainketa-gutuna aurkeztuta, hori guztia, ekainaren 28ko 320/2017 Foru Aginduak, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Inprimakia

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

237 eredua (PDF)

Araudia

123/2022 Foru Agindua (PDF)