040 Plataforma Operadoreen Erregistroa


Nork aurkeztu behar du?

Abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduaren 72 ter artikuluko 3. apartatuan aipatzen direnak.

Zer aitortzen da?

Behartuta daudenek,  alta, aldaketa edo baja eskaera egin beharko dute Plataforma Operadoreen Erregistroan.

Aurkezteko modalitatea

Internet bidez: bide elektronikoz Zergabidea plataformako idazkien ataletik.

Zehazki, eredu informatiboen barruan, dokumentu mota hau hautatuko da: "040. Plataforma Operadoreen Erregistroa".

Aurkezteko epea

1. Alta eskaera. Alta eskaera «plataforma operadore» gisa jarduten hasten denean aurkeztu beharko da.
2. Aldaketa eskaera. Eskaera hau hilabeteko epean aurkeztu beharko da, hura aurkeztu beharra dakarten egitateak gertatu direnetik aurrera.
3. Baja eskaera. Eskaera hau hilabeteko epean aurkeztu beharko da, 5. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako baldintzak betetzen direnetik aurrera.

Araudia

113/2024 Foru Agindua, martxoaren 5koa, zeinaren bidez onesten baitira 238 eredua, «Plataforma operadoreekinformazioa emateko aurkeztu beharreko aitorpen informatiboa» izenekoa eta hura aurkezteko baldintzak eta prozedura, eta orobat, informazioa ematera behartuta dauden beste plataforma operadore batzuen erregistroan alta, aldaketa eta baja eskatzeko modua eta prozedura ezartzen baitira. (PDF)
2/2005 Foru Araua, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorra. Hogeigarren xedapen gehigarria. (PDF)
47/2013 Foru Dekretua, abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

Lotutako eredua

238. Plataforma  operadoreek informazioa emateko aurkeztu beharreko aitorpen informatiboa