270 Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga berezia. Urteko laburpena

Nork aurkeztu behar du?

Atxikitzera eta konturako sarrera egitera behartuta dauden eta ekitaldiaren barruan karga bereziari lotutako sarietako bat ordaindu duten subjektu pasiboak.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren urtean ordaindutako sariak eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira. Eredu horretan 230 ereduan urtean zehar aitortutako errentak erlazionatzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez: Zergabidea plataformatik fitxategia transmitituz. Fitxategiak 668/2014 Foru Aginduko II. eranskinean agertzen diren diseinu logikoak bete behar ditu.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, ez da nahikoa aitorpena aurkezteko.

Diseinu logikoak

Araudia

569/2023 Foru Agindua, abenduaren 16koa, zeinaren bidez aldatzen baitira martxoaren 5eko 91/2020 Foru Agindua, balore, aseguru eta errenten urteko aitorpen informatiboa aurkezteko 189 eredua onesten duena, eta abenduaren 17ko 668/2014 Foru Agindua, «Atxikipenak eta konturako sarrerak. Loteria eta apustu jakin batzuetatik eratorritako sarien gaineko karga berezia. Urteko laburpena» izena duen 270 eredua onetsi eta hura aurkezteko baldintzak eta prozedura ezartzen dituena. 

668/2014 Foru Agindua, abenduaren 17koa, 270 eredua onartu («Atxikipenak eta konturako sarrerak. Loteria eta apustu jakin batzuetatik eratorritako sarien gaineko karga berezia. Urteko laburpena») eta hori aurkezteko baldintzak eta prozedura ezartzen dituena.(PDF)

3/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena.(PDF)

2/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergarena.

16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarena.