280 Epe Luzerako aurrezki planak. Urteko aitorpen informatiboa

Nork aurkeztu behar du?

PFEZren Foru Arauaren hogeita hamalaugarren xedapen gehigarrian definituta dauden epe luzerako aurrezki planak merkaturatzen dituzten aseguru edo kreditu entitateak aurkeztu behar dute 280.

Zer aitortzen da?

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak, urriaren 14ko 33/2014 Foru Dekretuaren bidez onartuak, 89. artikuluaren 8. apartatuan ezartzen duen informazioa aitortu behar da 280 ereduan. Zehazki, eman behar den informazioa pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunei buruzkoa izango da, baldin eta, zergadun horiek, aitorpen informatiboari dagokion urteko edozein unetan, epe luzerako aurrezki planen titular izan badira eta plan horiek aitorpena aurkezten duten aseguru edo kreditu entitateak merkaturatu baditu.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: ZergaBidea plataforma erabiliz.
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Diseinu logikoak

Araudia

572/2022 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Foru Agindu hauek aldatzen dituena: abenduaren 26ko 592/2016, abenduaren 21eko 591/2016, urtarrilaren 21eko 27/2018, abenduaren 29koa 530/2020 eta abenduaren 29ko 530/2020 Foru Aginduak, hurrenez hurren 181, 196, 198, 208 eta 289 ereduak onesten dituztenak.

550/2017 Foru Agindua, abenduaren 18koa, "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Epe luzerako aurrezki planak. Urteko aitorpen informatiboa" izeneko 280 eredua onartu, eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena (PDF)

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena. (PDF)