299 Europar Batasuneko estatu batzuetako pertsona fisiko egoiliarrek lortutako errenta jakin batzuen urteko aitorpena

Nork aurkeztu behar du?  

Jarduera ekonomikoan ari direla Europar Batasuneko beste estatu bateko egoiliarrak diren pertsona fisikoei errentak (interesak, ordainketak, dibidenduak, etekinak, eta abar) ordaintzen dizkieten edo haien ordainketan bitartekari jarduten diren pertsona juridikoek eta gainerako entitateek eta pertsona fisikoek 299 ereduan informazioa eman beharraz ezarritakoa bete behar dute.

299 eredua aurkeztera behartuak daude 22/2006 Foru Dekretuaren, martxoaren 28koaren, 61. artikuluarekin erlazionaturiko pertsona eta entitateak.

Zer aitortzen da?  

299 ereduan aitortu behar diren errentak 22/2006 Foru Dekretuaren, martxoaren 28koaren, 60. artikuluan zehaztutakoak dira. Laburbilduz, honako errentak aitortuko dira 299 ereduan:

  • interesak
  • itundutako ordainsariak
  • besteren kapitalak erakarri eta erabiltzea adierazten duten era guztietako aktiboak eskualdatu, itzuli, amortizatu, trukatu edo bihurtzeagatik lortzen diren etekinak.
  • inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio nahiz partaidetzak eskualdatu edo itzultzetik lortutako errentak, horiek zuzenean edo zeharka mota bereko beste entitate batzuen bitartez beren balioen %40 baino gehiago errentak sortzen dituzten balore edo kredituetan (interesak, ordainketak, dibidenduak, etekinak, eta abar) inbertitu dituztenean.

Aurkezteko modalitateak

  • Editran: Editran bidezko transmisioa derrigorrezkoa da informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Finantza entitate laguntzaileak, inbertsio kolektiboko erakundeak) eta borondatezkoa gainerakoentzako.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

Eredua urte bakoitzeko martxoan zehar aurkeztuko da, aurreko urte naturalari buruzko informazioa bertan jasota.

Inprimakiak

Jakizu 299 eredua betetzeko zer datu gehiago behar dituzun. Agiri informatiboa da, ez du baliozkotasunik.

Araudia

333/2006 Foru Agindua, martxoaren 29koa, Europar Batasuneko estatuetan egoitza duten pertsona fisikoek lortu dituzten errenten urteko aitorpenerako 299 eredu berria onartzen duena.

2013/47 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF)