308 BEZa: Itzulketa eskaera

Nork aurkeztu behar du?

  • Batasunaren barruan garraiobide berrien noizbehinkako salmentak egiten dituzten pertsonek, erosketan ordaindutako BEZaren zati bat itzultzea eskatzen dutenean.
  • Baliokidetasun errekarguaren erregimen berezia aplikaziozkoa zaien jarduerak bakarrik egiten dituzten pertsonek, Europako Batasunetik kanpo bizi diren bidaiariei ordaindutako BEZaren kuotak itzultzea eskatzen dutenean.
  • Bidaiarien edo merkantzien errepide bidezko garraioan jarduten duten pertsonek, Erregelamenduko 30bis artikuluan aipatzen den itzulketa eskatzen dutenean.

Zer aitortzen da?

Garraiobide berrien Batasun barruko salmenten kasuan:

  • Batasunaren barruko salmentak. Eskaera bana aurkeztu behar da saldutako ibilgailu bakoitzeko.

Bidaiarien edo merkantzien errepide bidezko garraio jardueraren kasuan:

  • Ibilgailuen erosketak, BEZaren erregelamenduko 30bis artikuluan araututa dagoen itzulketarako eskubidea ematen dutenean.

Baliokidetasun errekarguaren erregimen berezian dauden zergadunen kasuan:

  • Aurreko hiruhileko naturalean egindako eragiketak.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

  • Paperean egiteko: Finantza entitate laguntzaileakHerritarren Arretarako bulegoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).
  • Internetez egiteko: Bidalketa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

  • Garraiobide berrien batasun barruko salmentak: 30 egun natural, salmenta egunetik aurrera.
  • BEZaren erregelamenduko 30bis artikuluko itzulketa eskaera: garraiobidea eskuratu ondorengo hilabetearen lehen 25 egunen natural.
  • Baliokidetasun errekarguaren erregimen bereziko zergadunak: hiruhilero, apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturaletan eta hurrengo urteko urtarrilaren 31ean aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

  • 308 eredua (PDF) Itzulketa eskaera. Indarrean dagoen eredua.

Araudia

  • 3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

  • 37/1992 Legea. (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

  • 575/2022 Foru Agindua, (2022ko abenduren 23ko GAO), abenduaren 18koa, urtarrilean aurkeztekoak diren aldizkako aitorpen eta autolikidazioak aurkezteko borondatezko epea urtarrilaren 31ra arte luzatzen duena. (PDF)
  • 517/2017 Foru Agindua, azaroaren 20koa, Balio eran tsiaren gaineko zergaren aitorpen ez-aldizkakoa aurkezteko 308 eta 309 ereduak onar tzen dituena (PDF).
  • 670/2014 Foru Agindua, abenduaren 18koa, balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen ez-aldizkakoa aurkezteko 308 eta 309 ereduak onartzen dituen ekainaren 4ko 498/2010 Foru Agindua aldatzen duena (PDF)
  • 821/2012 Foru Agindua, abuztuaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpen ez-aldizkakoak aurkezteko 308 eta 309 ereduak onartzen dituen ekainaren 4ko 498/2010 Foru agindua aldatzekoa (PDF)
  • 498/2010 Foru Agindua, ekainaren 4koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpen ez-aldizkakoak aurkezteko 308 eta 309 ereduak onartzen disuena (PDF)
  • 15/2009 Foru Agindua, urtarrilaren 13koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren 308 eredua onartzen duena (PDF)
  • 1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

Lotutako zergak (ereduak)

565 Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren aitorpen-likidazioa