309 BEZ: Aldizkakoa ez den aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Aldizkako aitorpenak aurkeztera behartuta ez egon arren, kasu jakin batzuetan aitorpena aurkeztu behar duten partikularrak edota enpresak.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhileko naturalean egindako eragiketak aitortzen dira.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

Paperean egiteko: Finantza entitate laguntzaileak, Herritarren Arretarako bulegoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Internetez egiteko:

  • Bidalketa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
  • Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo Ordainketa pasabidea.

Aurkezteko epea

  • Garraiobide berrien batasun barruko eskurapenak: eragiketa egin ondorengo 30 egunetan eta, betiere, ibilgailua behin betiko matrikulatu aurretik.
  • Gainerako kasuetan: hiruhilekoa izango da, apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturaletan eta hurrengo urteko urtarrilaren 31ean aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.

  • 309 eredua (PDF) 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera erabilgarria
  • 309 eredua (PDF) 2015eko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ko zergaldietan erabilgarria.

Araudia

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea. (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

575/2022 Foru Agindua, (2022ko abenduren 23ko GAO), abenduaren 18koa, urtarrilean aurkeztekoak diren aldizkako aitorpen eta autolikidazioak aurkezteko borondatezko epea urtarrilaren 31ra arte luzatzen duena. (PDF)

9/2023 Foru agindua, urtarrilaren 16koa, (2023ko urtarrilaren 19ko GAO) balio erantsiaren gaineko zergaren 309 eredua aldatzen duena. (PDF)

517/2017 Foru Agindua, azaroaren 20koa, Balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen ez-aldizkakoa aurkezteko 308 eta 309 ereduak onartzen dituena (PDF).

670/2014 Foru Agindua, abenduaren 18koa, balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen ez-aldizkakoa aurkezteko 308 eta 309 ereduak onartzen dituen ekainaren 4ko 498/2010 Foru Agindua aldatzen duena (PDF).

821/2012 Foru Agindua, abuztuaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpen ez-aldizkakoak aurkezteko 308 eta 309 ereduak onartzen dituen ekainaren 4ko 498/2010 Foru agindua aldatzekoa (PDF)

498/2010 Foru Agindua, ekainaren 4koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpen ez-aldizkakoak aurkezteko 308 eta 309 ereduak onartzen dituena (PDF)

1328/2001 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa egiteko erabili behar den 310 eredua onartzen duena (2002-01-7ko GAO) (PDF)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

Informazio interesgarria

  • Garraiobide berriak Batasun barnean erostearen kasua BEZaren 102/1992 Foru Dekretuaren 13.2 artikuluan eta 1624/1992 Errege Dekretuaren, BEZaren Erregelamenduari buruzkoaren 2. artikuluan erregulatzen da.
  • Eragiketa jakin batzuk egiteagatiko aldizkako betebeharraren kasua BEZaren Erregelamenduaren 1624/1992 Errege Dekretuaren 3. artikuluan bilduta dago.
  • Zergatik salbuetsita egonda inbertsio urrea jasotzearen kasua 102/1992 Foru Dekretuaren IX. tituluan eta 1624/1992 Errege Dekretuaren, BEZaren Erregelamenduari buruzkoaren, 51.ter. artikuluan erregulatuta dago.

Lotutako zergak (ereduak)

565 Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren aitorpen-likidazioa

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa