Zerga tasen eskala

Egintza juridikoen gaineko zerga, merkataritzako agirietan, honako eskala honen arabera ordainduko da:

Oinarri likidagarria/eurotan Kuota/eurotan

24,04 euro arte

0,06

24,05etik 48,08 arte

0,12

48,09tik 90,15 arte

0,24

90,16tik 180,30 arte

0,48

180,31tik 360,61 arte

0,96

360,62tik 751,27 arte

1,98

751,28tik 1.502,53 arte

4,21

1.502,54tik 3.005,06 arte

8,41

3.005,07tik 6.010,12 arte

16,83

6.010,13tik 12.020,24 arte

33,66

12.020,25etik 24.040,48 arte

67,31

24.040,49tik 48.080,97 arte

134,63

48.080,98tik 96.161,94 arte

269,25

96.161,95etik 192.323,87 arte

538,51

192.323,87tik gora

0,018030 euro, 6,01 edo zatiki bakoitzeko.

Kontuan izan beharrekoak:

  • Letra baten epemuga, luzatu zenetik 6 hilabete baino gehiagora denean, oinarri likidagarriaren bikoitzari dagokion zerga-tasa ordaindu beharko da.
  • Kanbio-letra baten ordez (edo jiroaren pareko merkataritzako dokumentu baten ordez) bi edo hiru letra (edo merkataritzako dokumentu) luzatzen badira, hau da, kanbio-letra bat zatitzen bada, ordaindu beharreko zerga-tasa gutxituz, oinarri guztiak batuko dira, Zergaren ordainketari dagokionez, alderik izan ez dadin.

Zatiketarik ez dela izan ulertuko da, honako bi kasuetan:

  • Merkataritzako agirien epemugen artean, 15 egunetik gorako aldea dagoenean.
  • Kobrantza epeka egitea hitzartu denean, agirien bidez.