BEZaren Erregimen Erraztuari atxiki dakizkiokeen jarduerak

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregimen berezi erraztua jarraian aipatzen diren jarduerei edo jarduera sektoreei aplikatu ahal izango zaie:

JEZ

Jarduera ekonomikoa

0 saila

Abeltzaintza independentea

-

Abereak hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzua

-

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezian salbuetsita dauden edo biltzen ez diren eta nekazari edo abeltzainek egiten dituzten bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak.

-

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezian salbuetsita dauden edo biltzen ez diren basogintzako jardueren titularrek egindako bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak.

-

Partzuergo erregimenean garatutako nekazaritzako jardueretan lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.

-

Partzuergo erregimenean garatutako basogintzako jardueretan lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.

-

Produktu naturalak, landareetakoak edo animalietakoak eraldatu, prestatu edo manufakturatzeko prozesuak, Jarduera Ekonomikoen Zergaren Tarifetan industria jarduerei dagokien epigrafe batean alta behar dutenak eta produktu natural horiek lortzen diren ustiapenen titularrek egiten dituztenak.

419.1

Ogi eta opilgintza

419.2

Opilgintza, pastelgintza eta gailetagintza

419.3

Ore frijituak egiteko industria

423.9

Patata frijituak, krispetak eta antzekoak egitea

642.1, 2, 3

Haragiaren txikizkako merkatariek txarkuteriako produktuak egitea.

642.5

Oilaskoak erretzeagatik 642.5 epigrafean matrikulatutako txikizkako merkatariak

644.1

Ogiaren, pastelgintzaren, gozogintzaren eta antzekoen eta esnearen eta esnekien merkataritza.

644.2

Ogia, ogi bereziak eta opilak saltzea.

644.3

Pastel, opil eta gozoen txikizkako merkataritza.

644.6

Estalgarri edo betegarriekin nahiz gabe egindako ore frijitu, patata frijitu, zizka-mizka, fruitu lehor, gozoki, txokolatezko prestakin eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza.

647.1

Loteriak saltzeagatik 647.1 epigrafean matrikulatutako txikizkako merkatariak.

647.2 eta 3

Loteria saltzeagatik 647.2 eta 3 epigrafeetan matrikulatutako txikizkako merkatariak.

652.2 eta 3

Loteria saltzeagatik 652.2 eta 3 epigrafeetan matrikulatutako txikizkako merkatariak.

653.2

Material eta aparailu elektriko, elektroniko, etxetresna elektriko eta elektrikoa ez den energiaz eragindako bestelako etxeko erabilerako aparailuen txikizkako merkataritza, bai eta sukaldeko altzariena ere.

653.4 eta 5

Eraikuntzako material, saneamenduko artikulu eta altzari, ate, leiho, pertsiana eta abarren txikizkako merkataritza.

654.2

Lurreko ibilgailuentzako osagarri eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.

654.5

Mota guztietako makinariaren txikizkako merkataritza (etxeko, bulegoko aparailuak, aparailu medikoak, ortopedikoak, optikoak eta fotografikoak ezik).

654.6

Mota guztietako ibilgailuentzako estalki, gurpiluztai eta aire-kameren txikizkako merkataritza, aipaturiko artikuluen handizkako merkataritzako jarduerak ezik.

659.3

Negatiboak eta bestelako argazki materialak hirugarrenek laborategian prozesatzeko bildu eta kopiak eta handitzeak entregatzeko 659.3 epigrafean matrikulatutako txikizkako merkatariak.

659.4

Garraio publikoko txartelak, telefono txartelak edo loteriak saltzeagatik 659.4 epigrafean matrikulatutako txikizkako merkatariak.

662.2

Loteria saltzeagatik 662.2 epigrafean matrikulatutako txikizkako merkatariak.

663.1

Estalgarri edo betegarriekin nahiz gabe egindako ore frijitu, patata frijitu, zizka-mizka, fruitu lehor, gozoki, txokolatezko prestakin eta edari freskagarriak saltzen bakarrik jarduten den eta instalazioan edo ibilgailuan bertan txurroak edo patata frijituak egiteko baimena duen merkataritza establezimendu batetik kanpoko txikizkako merkataritza.

671.4

Bi sardexkako jatetxeak

671.5

Sardexka bateko jatetxeak

672.1, 2 eta 3

Kafetegia

673.1

Maila bereziko kafe eta tabernak

673.2

Bestelako kafe eta tabernak

675

Kiosko, barraka eta antzeko lokaletan ematen diren zerbitzuak.

676

Txokolate, izozki eta hortxata dendetan ematen diren zerbitzuak

681

Izar bateko edo biko hoteletan ostatu ematea.

682

Ostatu eta pentsioetan ostatu ematea.

683

Arroztegi eta apopilo etxeetan ostatu ematea.

691.1

Etxerako aparailu elektrikoen konponketa.

691.2

Automobilen, bizikleten eta bestelako ibilgailuen konponketa.

691.9

Oinetakoen konponketa.

691.9

Beste inon sailkatu gabeko bestelako kontsumo ondasunak (oinetakoen konponketak, artelanak, altzariak, antzinatekoak eta musika tresnen zaharberritzea salbuetsita).

692

Industria makinen konponketa

699

Beste inon sailkatu gabeko bestelako konponketak

721.1 eta 3

Errepide bidezko hiriko garraio kolektiboa eta bidaiarien garraioa

721.2

Autotaxi bidezko garraioa

722

Salgaiak errepidez garraiatzea

751.5

Ibilgailuak koipeztatu eta garbitzea

757

Mudantza zerbitzuak

849.5

Mezu eta mandatu garraioa,  norberaren baliabideekin egiten denean soilik.

933.1

Lurreko, uretako eta aireko ibilgailuak gidatzen irakastea.

933.9

Irakaskuntzako beste jarduera batzuk, hizkuntzak, ebaketa eta jantzigintza, mekanografia, takigrafia, azterketak, oposaketak prestatzea eta beste inon sailkatu gabeko antzeko jarduerak.

967.2

Kirola perfekzionatzeko eskola eta zerbitzuak.

971.1

Jantziak, arropak eta etxeko arropa erabiliak tindatu, lehorrean garbitu, ikuzi eta lisatzea.

972.1

Emakume eta gizonezkoen zerbitzuak

972.2

Apaindegiak

973.3

Fotokopiagailuekin agirien kopiak egiteko zerbitzuak

JEZ: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga