318 Ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi aurreko likidazio aldietako tributazio proportzioen erregularizazioa

¿Nork aurkeztu behar du?

Balio erantsiaren gaineko zergaren subjektu pasibo hauek daude behartuak eredu hau aurkeztera:

a) Ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi ondorengo lehen urte natural osoari dagokion azken likidazio aldian Estatuko Administrazioaren eskumen ordainarazle esklusiboaren mendean izan diren subjektu pasiboak, baldin eta, haiek egiten hasi aurreko aldietakoren batean, baldintza hauetako edozein betetzen badute:

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundi baten eskumen ordainarazle esklusiboaren mendean egon izana.

2. Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait foru aldundiren eskumen ordainarazlearen mendean egon izana, betiere haietakoren bati egotzi dakiokeen tributazio portzentajea 100eko 40koa edo handiagoa bada.

3. Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundi baten edo batzuen eskumen ordainarazlearen mendean egon izana, betiere Estatuko Administrazioari egotzi dakiokeen tributazio portzentajea 100eko 60koa edo txikiagoa bada.

b) Ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi ondorengo lehen urte natural osoari dagokion azken likidazio aldian Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundiren baten eskumen ordainarazle esklusiboaren mendean egon diren subjektu pasiboak, baldin eta, haiek egiten hasi aurreko aldietakoren batean, baldintza hauetako edozein betetzen badute:

1. Estatuko Administrazioaren eskumen ordainarazle esklusiboaren mendean egon izana.

2. Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundi baten edo batzuen eskumen ordainarazlearen mendean egon izana, betiere baldin eta ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi ondorengo lehen urte natural osoari dagokion azken likidazio aldian eskumen ordainarazle esklusiboa duen foru aldundiari egotzi dakiokeen tributazio portzentajea 100eko 60koa edo txikiagoa bada.

c) Ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi ondorengo lehen urte natural osoari dagokion azken likidazio aldian Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundi baten edo batzuen eskumen ordainarazlearen mendean egon diren subjektu pasiboak, baldin eta, haiek egiten hasi aurreko aldietakoren batean, baldintza hauetako edozein betetzen badute:

1. Administrazio bakar baten eskumen ordainarazlearen mendean egon izana, eta ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi ondorengo lehen urte natural osoari dagokion azken likidazio aldian administrazio horri egotzi dakiokeen tributazio portzentajea 100eko 60koa edo txikiagoa izatea.

2. Hainbat administrazioren eskumen ordainarazlearen mendean egon izana, eta haietako bati egotzi dakiokeen tributazio portzentajea gutxienez 40 puntu ehunekotan aldatu izana ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi ondorengo lehen urte natural osoari dagokion azken likidazio aldian egotzi beharrekoarekin alderatuta.

d) Ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi ondorengo lehen urte natural osoari dagokion azken likidazio aldian Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat foru aldundiren eskumen ordainarazlearen mendean egon diren subjektu pasiboak, baldin eta, haiek egiten hasi aurreko aldietakoren batean, baldintza hauetako edozein betetzen badute:

1. Estatuko Administrazioaren eskumen ordainarazle esklusiboaren mendean egon izana.

2. Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundi baten edo batzuen eskumen ordainarazlearen mendean egon izana, eta haietako bati egotzi dakiokeen tributazio portzentajea gutxienez 40 puntu ehunekotan aldatu izana ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi ondorengo lehen urte natural osoari dagokion azken likidazio aldian egotzi beharrekoarekin alderatuta.

¿Zer aitortzen da?

Ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi aurreko likidazio aldietako tributazio proportzioen erregularizazioa.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez: Ekainaren 28ko 320/2017 Foru Aginduak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zergen foru Administrazioarekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko obligazioa arautzen duenak, ezarritako kasuetan, 318 eredua bide telematikoz aurkeztu behar da nahitaez.
  • Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.

Aurkezteko lekuak

Aurkezteko epea

Ondasun entregak edo zerbitzu prestazioak ohikotasunez egiten hasi ondorengo lehen urte natural osoari dagokion balio erantsiaren gaineko zergaren azken aitorpen-likidazioa aurkeztu behar den epe berean aurkeztu behar da 318 eredua.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.:

Araudia