320 BEZaren hileko aitorpen-likidazioa. Enpresa Handiak

Nork aurkeztu behar du?

Aurreko ekitaldian 6.010.212,04 euro baino gehiagoko eragiketa bolumena (PDF) izan duten eta Esportatzaile eta hileko itzulketen erregistroan izena emanda ez dauden zergadunak.

Gipuzkoan eta Gipuzkoatik kanpo jarduten diren eta aurreko urtean 10 milioi euro baino gehiagoko eragiketa bolumena izan duten enpresari edo profesionalek Gipuzkoako Foru Aldundian Gipuzkoan egindako eragiketa bolumenaren proportzioan tributatuko dute.

Zer aitortzen da?

Aurreko hilean egindako eragiketak aitortzen dira. Abenduan ez da 320 eredua aurkeztuko, izan ere horri erreferentzia egiten dioten eragiketak urteko 390 ereduan aitortzen baitira.

Aurkezteko modalitateak

Internet bidez:  ZergaBidea plataforma erabiliz, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz.

2021eko maiatzaren 5etik aurrera,  BIH bidez emandako datuekin bete daiteke ZergaBidea plataforma bidez.

Aurkezteko lekuak

Internetez:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
  • Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo Ordainketa pasabidea.

Aurkezteko epea

Hilekoa. Otsailetik abendura bitarteko hilabeteen lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Uztailekoa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango da.

Inprimakia

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

 

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea. (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

8/2023 Foru agindua, urtarrilaren 16koa, (2023ko urtarrilaren 19ko GAO) balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 320, 322 eta 330 ereduak aldatzen dituena.(PDF)

421/2021 Foru Agindua, uztailaren 20koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 320, 322 eta 330 ereduak onartu eta fakturazio erregistroen hornidura elektronikorako zehaztapen teknikoak aldatzen dituena. (PDF)

47/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak aldatzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

  • Aitorpena aurkeztu egin beharko da dagokion zergaldian kuotarik jasan edo jasanarazi ez bada ere, Jarduerarik gabe laukian X batekin adieraziz.
  • Esportatzaileen eta bestelako operadore ekonomikoen Erregistroan izena emandako zergadunek 330 eredua aurkeztuko dute.
  • Eragiketen bolumena BEZari buruzko 102/92 Foru Dekretuaren, abenduaren 29koaren, 121. artikuluan erregulatzen da.

Lotutako zergak (ereduak)

390 BEZaren urteko aitorpen-likidazioa

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

036 Zentsu aitorpena

840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jardueren aitorpena

841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka atxikita dagoen lokalaren aitorpena