322 Entitate taldea. Banakako eredua. Hilabeteroko aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Entitate talde bat osatzen dutenek eta BEZ araudiaren IX. tituluko IX. kapituluan arautzen den erregimena aplikatuko dutenek.

Zer aitortzen da?

Aurreko hilabetean egindako eragiketak aitortzen dira. Kontuan eduki behar dena: eredu honetan informazioa ematen da eta bertan ez da likidaziorik egiten. Emaitza, entitate nagusiak aurkeztuko duen aitorpen-likidazio baterakoan sartuko da.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez:  ZergaBidea plataforma erabiliz, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz.

2023ko uztailaren 4tik aurrera,  BIH bidez emandako datuekin bete daiteke ZergaBidea plataforma bidez.

Aurkezteko lekuak

Internetez:

Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da

Aurkezteko epea

Hilabeterokoa. Otsailetik abendura bitarteko hilabeteen lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Uztailekoa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango da.

Abenduan egindako eragiketak 393 urteko ereduan aitortzen dira.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

 

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea. (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan), abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

8/2023 Foru agindua, urtarrilaren 16koa, (2023ko urtarrilaren 19ko GAO) balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 320, 322 eta 330 ereduak aldatzen dituena.(PDF)

421/2021 Foru Agindua, uztailaren 20koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 320, 322 eta 330 ereduak onartu eta fakturazio erregistroen hornidura elektronikorako zehaztapen teknikoak aldatzen dituena. (PDF)

46/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 322 eta 353 ereduak aldatzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

Aitorpena aurkeztu egin beharko da dagokion zergaldian kuotarik jasan edo jasanarazi ez bada ere, Jarduerarik gabe laukian X batekin adieraziz.

Lotutako zergak (ereduak)

039 Eredua Entitate taldeen araubide bereziaren inguruko datuak

353 Entitate taldea. Baterako eredua