330 Hileko autolikidazioa. Hileko itzulketen erregistroa

Nork aurkeztu behar du?

Hileko itzulketen erregistroan izena emanda dauden zergadunek.

Zer aitortzen da?

Aurreko hilean egindako eragiketak aitortzen dira. Abenduan ez da 330 eredurik aurkeztu behar, hilabete horretako eragiketak urteko ereduan aitortzen direlako, 390 ereduan.

Aurkezteko modalitateak

Internet bidezZergaBidea plataforma erabiliz, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. l

2021eko otsailaren 16tik aurrera,  BIH bidez emandako datuekin bete daiteke ZergaBidea plataforma bidez.

Erne: erregistroan izena emanda egoteak erregistro liburuetan jasotzen diren eragiketei buruz informatzeko obligazioa dakar: BIH (2017/12/31 arte 340 eredua)

Aurkezteko lekuak

Internet erabiliz:

  • Transmisioa ondo eginez gero, aurkeztutzat joko da aitorpena
  • Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo Ordainketa pasabidea.

Aurkezteko epea

Hilean. Otsailetik abendura bitartean aurkeztu behar da, hilaren lehen 25 egun naturalen barruan. Uztailekoa abuztuaren 1etik irailaren 25era arte aurkeztu daiteke.

Imprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

​​​​​​3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan), 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE).

8/2023 Foru agindua, urtarrilaren 16koa, (2023ko urtarrilaren 19ko GAO) balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 320, 322 eta 330 ereduak aldatzen dituena.(PDF)

421/2021 Foru Agindua, uztailaren 20koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 320, 322 eta 330 ereduak onartu eta fakturazio erregistroen hornidura elektronikorako zehaztapen teknikoak aldatzen dituena. (PDF)

47/2015 Foru Agindua, otsailaren 2koa, balio erantsiaren gaineko zergaren 300, 310, 320, 330 eta 370 ereduak aldatzen dituena (PDF)

Bestelako informazio interesgarria

Dena delako epealdian kuotarik ordaindu edo jasanarazi ez arren aurkeztu behar da aitorpena. Horrelakoetan  jarri X bat Jarduerarik gabe laukian.

Lotutako zergak (ereduak)

390 BEZaren urteko aitorpen likidazioa

036 Zentsu aitorpena

347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena

349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

840 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jardueren aitorpena

841 Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Jarduerari zeharka atxikita dagoen lokalaren aitorpena