345 Gizarte aurreikuspeneko sistemei buruzko urteko aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

  • Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateak eta pentsio fondoak kudeatzen dituzten erakundeak.
  • BGAEen bazkide babesle gisa edo pentsio planen sustatzaile gisa jarduten duten enpresak.
  • Ordezko sistemetara bildutako enpresa edo entitateak, betiere onuradunei ez bazaie kontribuzioen edo ekarpenen egozpen fiskalik egiten.
  • Gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, ekarpenen xedea jarraian adierazten diren kontingentziak estaltzea denean: heriotza, alarguntza, zurztasuna, erretiroa edo antzeko egoeraren bat, ohiko lanerako ezintasun osoa edo iraunkorra, edozein lanetarako erabateko ezintasun iraunkorra eta baliaezintasun handia.
  • Aseguru entitateak, honako produktuak merkaturatzen dituztenean:aseguratutako aurreikuspen planak, aurrezpen sistematikoko banakako planak, enpresen gizarte aurreikuspeneko planak, eta bakarrik mendekotasun ertainaren edo handiaren arriskua estaltzen duten produktuak

Zer aitortzen da?

Zergapeko bakoitzak aitortu behar duena jakiteko beharrezko informazioa.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: ZergaBidea plataforma erabiliz. 
  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.

Aurkezteko epea

345 eredua urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztuko da, biak barne, eta aurreko lehen urteari dagokion informazioa jaso beharko du. 

Laguntza programa

ZergaBidea (HTML)

Diseinu logikoak

Araudia

479/2023 Foru Agindua, urriaren 23koa, zeinaren bidez alda tzen baita 530/2022 Foru Agindua, azaroa ren16koa, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateen, pentsio plan eta funtsen, sistema alternati boen,gizarte aurreikuspeneko mutualitateen, aurreikuspen plan aseguratuen, aurrezpen sistematikoko banakako planen, enpresen gizarte aurreikuspeneko planen eta mendekotasun aseguruen urteko aitorpena aurkeztekoerabiliko den 345 eredua one tsi eta hura aurkezteko moduak eta epea ezar tzen dituena.

530/2022 Foru Agindua, azaroaren 16koa, zeinaren bidez onesten baita borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateen, pentsio plan eta funtsen, sistema alternatiboen, gizarte aurreikuspeneko mutualitateen, aurreikuspen plan aseguratuen, aurrezpen sistematikoko banakako planen, enpresen gizarte aurreikuspeneko planen eta mendekotasun aseguruen urteko aitorpena aurkezteko erabiliko den 345 eredua, eta hura aurkezteko moduak eta epea ezartzen baitira.

​​​33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Errege­lamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin ­batzuk gara­tzen dituen Erregelamendua alda­tzen duena.

2013/47 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga