346 Nekazari eta abeltzainentzako dirulaguntzak eta kalte-ordainak

Nork aurkeztu behar du?

Nekazaritzako edo abeltzaintzako jardueren titularrei aitorpenaren urtean diru laguntzak edo kalte-ordainak eman dizkieten entitate publiko eta pribatu guztiak, emaile nahiz beste entitate batzuen konturako ordainketaren arduradun izan.

Diru laguntzak edo kalte ordainak ordainketa agindua ematen den egunean ordaindu direla jotzen da.

Zer aitortzen da?

Diru laguntzaren edo kalte ordainaren zenbatekoa, edozein delarik ere.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez: Zergabidea plataformatik fitxategia transmitituz. Fitxategiak 1.132/2008 Foru Aginduko II. eranskinean agertzen diren diseinu logikoak bete behar ditu.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, ez da nahikoa aitorpena aurkezteko.

Diseinu logikoak

Araudia

1132/2008 Foru Agindua, abenduaren 23koa, nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako diru-laguntzen, kalte-ordainen edo laguntzen urteko aitorpen informatiboa egiteko erabili behar den 346 eredua. (PDF)

2013/47 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga