347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena

2023. urteari dagokion aitorpenaren epea 2024ko otsailaren 29an amaituko da.

15/2022 Foru Aginduaren bidez, 347 eredua  eta haren aurkezpen moduak  argitaratu dira. Ordenagailuz irakurtzeko euskarriaren bidez aurkezteko aukera kendu egin da.

Nork aurkeztu behar du?

Pertsona fisiko edo juridikoak (publikoak zein pribatuak), eta jarduera enpresarial edo profesionalak burutzen dituzten entitateak, baldin eta beste pertsona edo entitate bati egindako eragiketek, batera hartuta, 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badute (BEZ eta errekarguak barne), aitorpenaren xede den urte naturalean zehar.

Zer aitortzen da?

Bezeroekin eta hornitzaileekin egindako eragiketak aitortzen dira (bai ondasun emateak era zerbitzu prestazioak, bai ondasun edo zerbitzu eskurapenak) eragiketa horiek 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badute (BEZ eta errekarguak barne), aitorpenaren xede den urte naturalean zehar. 

Ondorio horietarako, ulertuko da eragiketak egin direla horiek frogatzen dituzten fakturaren edo ordezko agiriaren erregistroko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduak 69. artikuluan jasotako eran egin behar den zergaldian.

Eragiketa horiei buruzko informazioa hiruhilekoetan banakatuta eman behar da orokorrean.

Itzulketak edo deskontuak, hobariak eta urte natural horretan ondoriorik izan ez duten eragiketak kenduta aitortuko da guztizko zenbateko banakatua, epe horren barruan gertatu diren prezio aldaketak kontuan izanik. Era berean, kasu horiek eragiketa jaso behar denaz besteko hiruhileko batean gertatzen direnean, aldaketaren zirkunstantziak gertatu diren hiruhileko naturalari dagokion atalean jaso beharko dira.

Zenbatekoa, hala badagokio, BEZ eta errekarguak barne hartuta zehaztuko da.

Jarduera ekonomikoarekin lotutako ohiko eragiketa arruntak nahiz noizean behingoak aitortzen dira, baita higiezinekin egindako eragiketak ere. Eragiketa horiek beti sartu behar dira, Balio Erantsiaren gaineko Zergari lotuak izan ala ez; eta, lotuak badira, zerga ordaintzetik salbuetsita daudenak ere adierazi egin behar dira.

Aurkezteko modalitateak

ZergaBidea plataforma bidez 347 eredua  nola egin eta aurkeztu azaltzen duen bideoa.

Oharra: 100 eragiketa baino gehiago aurkezten direnean, aurkezpena internet bidez egitea derrigorrezkoa da.

Aurkezteko lekuak

Inprimaki modalitateetarako:

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

Urtero. Urte bakoitzeko otsailean aurkeztuko da, betiere aurreko urte naturalean egindako eragiketengatik.

2023.urteari dagokion aitorpenaren aurkezpen epea 2024ko otsailaren 29an amaituko da.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Era berean Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratu ahal izango da.

Araudia

15/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 17koa, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena egiteko 347 eredua onartu eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena (PDF)

581/2014 Foru Agindua, azaroaren 5ekoa, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenaren 347 eredua onartu eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena (PDF)

2013ko abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretua, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF)

Informazio gehigarria