379 Mugaz gaindiko ordainketei buruzko aitorpen informatiboa

Nork aurkeztu behar du?

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 166 quater artikuluan aipatzen diren ordainketa zerbitzuen hornitzaileek aurkeztu behar dute, betiere baldin eta, maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onets tako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren 46.Bi artikuluko a) letran xedatutako ren arabera, eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiari badagokio.
Foru agindu honen ondorioetarako, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 166 ter artikuluko a) letran definitutakoak dira ordainketa zerbitzuen hornitzaileak.

Zer aitortzen da?

Ordainketa zerbitz en hornitzaileek Balio Erantsi aren gaineko Zergari buruzko uztailaren 26ko 3/2023 Foru Dekretu Arauemailearen 166 quater artikuluan eta abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsi aren gaineko Zergaren Erregelamenduko 62 ter artikuluan xedatutakoaren arabera eraman behar dituzten erregistroak.

Aurkezteko modalitatea

  • Internet: Web Zerbitzuen bidez

Akatsak edukiz gero, aitorpena ez da onartuko. Kasu horretan, erantzunaren mezu informatikoak aitorpena ez onartzeko arrazoiak azalduko ditu. Aitorpena errefusatzen den kasuetan, aurkezleak behar diren zuzenketak egin beharko ditu, baita aitorpena berriro aurkeztu ere. Aitorpena onartzen bada, erantzunaren mezu informatikoak 40 karaktereko ziurtapen kode seguru bat izango du, eta data eta ordua ere adieraziko ditu.

Aurkezteko epea

​​​​​​​Hiruhilekoa: hiruhileko naturala amaitu ondorengo hilabetea bukatu baino lehen.

Dena den, 2024ko lehen hiruhilekoari dagokion 379 eredua 2024ko bigarren hiruhilekoko aitorpenaren epe berean aurkeztu beharko da.

Araudia

​​​​​​​136/2024 Foru Agindua, apirilaren 3koa, «Mugaz gaindiko ordainketei buruzko aitorpen informatiboa» izena duen 379 eredua onetsi eta hura aurkezteko era eta prozedura ezartzen dituena.
3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa. (PDF)
1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) - 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)