393 Entitate taldeko erregimen berezian banaka aurkezteko urteko aitorpena

Zeinek aurkeztu behar du 393 ereduko urteko aitorpena?

Entitate taldeko erregimen bereziaren babesean ezarrita dago.

Entitate nagusiak nahiz entitate taldea osatzen duten menpeko entitateek aurkeztu behar dute.

Zer aitortzen da?

Entitate taldeko kide bakoitzak aurkeztu beharreko banakako urteko aitorpen informatiboa da 393 eredua.

Aurkezteko modalitateak

Internet bidez:  ZergaBidea plataforma erabiliz. 393 eredua bide telematikoz aurkeztu behar da

Aurkezteko epea

Urtero. Hurrengo urtarrilaren lehen 31 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio, informazio gisa baino ez da eskaintzen.

Araudia

3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

37/1992 Legea (webgunera joan), abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa  (PDF gazteleraz)

1624/1992 Errege Dekretua, (webgunera joan) abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

545/2023 Foru Agindua. Leiho berrian irekiko da., (2023ko abenduaren 13ko GAO), abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baitira balio eran tsiaren gaineko zergaren urteko aitorpen laburpena aurkezteko 390, 392 eta 393 ereduak, 390, 392 eta 393 ereduen eranskin komuna eta horiek aurkezteko moduak, tokiak eta epea. (PDF)

575/2022 Foru Agindua, (2022ko abenduren 23ko GAO), abenduaren 18koa, urtarrilean aurkeztekoak diren aldizkako aitorpen eta autolikidazioak aurkezteko borondatezko epea urtarrilaren 31ra arte luzatzen duena. (PDF)

652/2021 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, zeinaren bidez aldatzen baitira balio erantsiaren gaineko zergaren urteko aitorpen laburtzailea aurkezteko erabili beharreko 390, 392 eta 393 ereduak, eredu horien eranskin komuna eta haiek aurkezteko moduak onartzen dituena. (PDF)

Informazio interesgarria

Horretaz gain, horretarako egoki den inprimakiaren ERANSKINA  aurkeztu beharko dute ondasun erabili, artelan, antzinateko eta bildumagaien edo bidaia agentzien Erregimen Bereziari atxikitako BEZaren subjektu pasiboek.